21 eta 18 emaitzarekin Akaba Bera Berak denboraldi honetako lehen titulua eskuratu du eta bere historiako bigarrena. Ia leporaino betetako kiroldegian eta partidaren zuzeneko emanaldiarekin, taldeak ondo merezitako garaipena lortu du.
Lehenengo zatian Cementos-ek aurrea hartu du, bitartean, Akaba Bera Berak ez zuen jaurtiketak gauzatzea lortzen oso ondo aritu den Ciobanu atezainaren aurrean. Hala ere, Akabaren egundoko defentsaren lanak valentziarrak markagailutik aldentzea eragotzi du. Gauzak honela, atsedenaldira 8 eta 9ko emaitzarekin iritsi da kanpotarren alde.
Bigarren zatian, hasi bezain laster galdutako baloi batzuk izan ezik, gainerako minutuetan menperatzaile garbi bat egon da kantxan, Akaba Bera Bera. Pixkanaka eta partidaren erritmoa kontrolatuz, atean Johana Bouveret bikain batekin gainera (partidako jokalari onena izendatuta) donostiarrak aurreratzen joan dira markagailuan eta jaurtiketen efikazia hobetzen.
Beraz, poza handia eta titulu berri bat
Emaitza estua larunbatean Castro Urdiales-en lortu zena, baino funtsezko bi puntuak lortu ziren, azken batean garrantzitsuena. Lehenengo zatian zehar partida Bera Berak argi eta garbi menperatu zuen, bigarrenean, aldiz, Promociones Paraíso-k estutu zuen eta markagailura hurbildu zen azkeneko minutuetan 18na berdindu arte. Hala ere, Bera Beraren maisutasun handiagoa urduritasunak ez zion gainditu eta azkenean bi puntuak etxera ekarri zituen.
Partidak bi protagonista garbiak eduki zituen, epaile bikoteak. Joku geldoa ezartzeko irizpidea Castro Urdiales taldeari baloia erasoaldi luzeetan mantentzea baimendu zion, joku geldoaren zigorrik jaso gabe, ez eta abisuak ere. Honek suposatu zuen etxekoek baloia bere esku edukitzeko aukera izatea ia denbora gehienean. Halaber, Akabak gogorrago zigortua izan zen eta seigarren minuturako hiru txartel horiren jabe zen. Beraz, epaileen akats gehiegi donostiar taldeari argi eta garbi kalte egin zienak.
Orain Akaba Bera Berak asteazkenean jokatuko den Superkopa partidan zentratuko da,non, denboraldiko bere lehen titulua jokoan edukiko du. Konpetizio honetako bere bigarren parte-hartzean, partida bakarrera dena, Akabak egungo liga txapeldunaren aurka egin beharko du, Cementos La Union Ribarroja. Beraz, hilabete hasiera gogorra dator, zeren eta Liga eta konpetizio hau lehiatuz gain, Europako final laurdenari ere aurre egin beharko dio.
CASTRO URDIALES Larroca, De la Fuente (1), Paztor (5), Comatu, Castro (2), Montes (4), Arobes (4) -hasierako zazpikoa-, Duñabeitia, Azkona, Stephanie, Gómez, Franco (3) eta Cuña.
AKABA BERA BERA Bouveret, Garmendia (3), Valverde (3), Pinedo (3), Tervel, Agirre (1), Ziarsolo (4) -hasierako zazpikoa- Rubio, Ayza, Mínguez, Puche (3), Krnic, Sanromán (1) eta Petrinja (2).
Bost minuturo: 1-1, 3-5, 4-9, 5-10, 7-10, 8-12 (atsedena), 10-14, 12-15, 13-17, 15-17, 17-18 eta 19-20 (amaiera)
epaileak Luna ete Válcarcel (Madrid). Castro eta Montes etxekoen aldetik kaleratuak eta Pinedo, Garmendia eta Krnic Akaba Bera Beraren aldetik.
Otsailaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan eta Bidebieta kiroldegian, Akaba Bera Berak denboraldi honetako bere lehen titulua eskuratzeko borrokatuko du Superkopako zortzigarren edizioan eta ETB-1tik zuzenean ikusi ahal izango da. Partida bakar batera jokatzen den konpetizioa da, iazko ligako txapeldunaren eta kopako txapeldunaren artean.
Bere historian bigarren aldiz da Akaba Bera Berak konpetizio honetan parte-hartzen duela. Iazko denboraldian Valentzian ospatu zen bi talde hauen artean, donostiarrak parte hartu zutelarik Leonen jokatu zen 05-06 kopako edizioan txapeldunordea lortzeagatik. Beraz, denboraldi honetan berriz erabakiko da titulua bi talde berdinen artean. Iaz Akabak 25-22 galdu zuen, kopako txapelketa lortu eta hiru egun ondoren jokatu zen partidan.
Cementos La Union Ribarrojak txapeldunen ligatik kanpo geratu denez, Akaba da egun ligako talde bakarra ahal diren konpetizio guztietan sartuta dagoena: Liga, Kopa, Europako Errekopa eta Superkopa
Valentziar taldearen aldetik berriz, orain arte egin diren zazpi edizioetatik bostetan hartu du parte, horietatik bi aldiz titulua eskuratuz, 03-04 denboraldian Orsan Eldari 32-31 irabazi ondoren eta iaz Akaba Bera Beraren aurka 25-22 bere alde egindako emaitzarekin
Cementos La Union Ribarroja azkeneko bi denboraldietako ligen txapelduna da eta Donostiara iristen da azkeneko jardunaldian lau goleko errentarekin galdu ondoren Roquetas-en aurka. Ustekabeko emaitza, nahiz eta gauzak zailago jarri bazaie ere ligako txapelketa berriz lortzeko, ez da ahaztu behar Europako Txapeldunen ligan postu bat eskuratzeko hiru puntura besterik ez daudela. Plantila indartsua duen taldea da internazionalez josita, oso ondo babestutako atetik hasita. Hemen, Maru Sanchez internazionala eta Micaela Ciobanu Akabako atezain ohia topa ditzazkegu. Halaber, Serbiako Tajtana Medved jaurtitzaile bikaina dago, garaiera handikoa eta jaurtiketa gogorrekoa. Zentral postuan Anna Esjmont poloniarra dago, golegilen zerrendan hamargarren postuan kokatua eta eskubiko alboan Patricia Alonso, internazionala hau ere. Bigarren lerroko jokalarien artetik Kanariar uharteetako Goretti Castañeda pibote internazionala nabarmentzen da eta hegaletan Rocío Guerola eskubian eta Elena Martí eta Susana Pareja ezkerrean, guztiak ere internazional mailakoak.
Beraz oso talde bikaina eta eskarmendu handikoa, nahiz eta ligan ezustekoan hainbat puntu galdu izanak, bere plantila bikaina ez du gehiegizko konfidantzan erortzen uzten, Bidebietan jokatu zen ligako partidan Akabak lau goleko diferentziagatik galdu baitzuen, 22-26
Europako Errekopako final laurdenetara pasatzea lortu ondoren hartutako bi eguneko atsedenaldiak bukatuta, Akaba Bera Bera ligara itzultzen da. Hilabeteko zikloa hastera doa, non, aste bakoitzero bi partida jokatu beharko ditu eta aste santuaren jaiarekin batera bukatuko da. Aurreko hila gogorra izan bazen ere, hau gehiago izango da. Taldeak partida gogorrei egin beharko die aurre hurrengo denboraldirako europa jokatzeko eskubidea ematen duen postuetan mantendu ahal izateko eta gainera Errekopako final laurdenak jokatu. Tartean ere Superkopa dagoela.
Oraingoz larunbata honetan, otsailak 23, Akaba Bera Berak bi puntuak jokatu beharko ditu goi mailara igo berria den Promociones Paraíso Castro Urdiales-en aurka. Hamabigarren postuan dagoen taldea dugu eta borroka bizian dago goi konpetizioan mantentzeko, bere aurkari zuzenekin puntuta berdinduta. Beraz, irabaziz gero hamargarren postura igoko litzateke leku arriskutsuetatik kanpo. Hau dela eta, Castroko jokalariak oso motibazio bereziarekin ekingo diote partidari.
Castoko taldeak bere jokalari garrantzitsuena eta jokuari bizitasuna ematen diona min hartuta eduki du azken asteetan, Verónica Cuña zentral galiziarra. Zuntz haustura batek jardunaldi batzuetan kanpoan mantendu du baino taldearen egoera garrantzitsua izanik seguruenik larunbata honetan zelairatuko dela. Plantilara baita gehitu dute ere eskubi alboko ezkertiarra Vanesa Arobes, ligako geldialdian fitxatu zuten eta Akabaren aurka ez zen egon ligako joaneko partidan. Ez da garaiera handiko jokalaria baino 7-8 metroetatik oso jaurtiketa bortitza du. Agresibitate handia du eta taldearen erasoari arrisku gehiago ematen dio, non, esandako Cuñarekin eta alboko Lidia Montes, Patricia Elorza eta Zsofía Pasztor-ekin batera, oso talde trebea betetzen dute lerro guztietan Castrokoek. Baino Cantabriar taldearen indarrak plantila hobetzeko baita zuzendu dira ere atea indartzen eta honela, Adriana Stefani Gava brasileko selekzioko atezain juniorra ekarri dute, BM Leon-etik utzita iritsi da denboraldia bukatu arte.
Beraz, talde arriskutsu bat Akaba Bera Berarentzat, orain ligan zentratu beharko dena eta egiten ari den joku onarekin jarraitu Europako Txapelketan lortutako arrakastaren ondoren.
Gaur goizeko entrenamenduan, eskubi egaleko jokalari internazionala Esme Lopez, bere eskubiko belaunean min hartu du porterira jaurtiketa bat egin ondoren. Egindako lehenengo azterketa batean baliteke oso larri ez izatea. Ia odolik ez du artikulazioaren barruan eta estabilitatea ona du. Dena den, belauna hoztu arte itxaron beharko da lesioaren garrantzia erabateko balorazioa egin ahal izateko eta horretarako datorren astera arte itxaron beharko da. Ziurtatuta dagoena da datorren larunbateko jardunaldia, Promociones Paríso Castro Urdiales-en aurka, galduko duela.