Akaba Bera Beraren ikaragarrizko garaipena Europako talde onenetarikoaren aurka, Rulmentul Brasov. Partida, Bidebieta kiroldegiko harmailak jendez leporaino bete zegoela ospatu zen, non, ateak itxi egin behar izan ziren partida hasi baino lehen. Goi mailako eskubaloi ikuskizunarekin gozatzeko Bidebietara bertaratu zen hamaika zaleturen gogoak erabat bete ziren. Jendeak etengabe animoak eman zuten eta donostiar taldeari lagundu zioten garaipena lortzen.
Bi talde handi neurtzen ziren. Alde batetik, etxekoak oso denboraldi bikaina egiten ari direlako eta bestetik, errumaniar taldea donostiara iristen zirela denboraldi honetan partida bat galdu gabe.
Aurrez, oso partida zaila zen Akaba Bera Berarentzat, norgehiagoka irabaztera behartuta zegoelako kanporaketa honetan aukeraren bat eduki nahi bazuen, itzuliko partida errumanian jokatzen baita. Hau zen helburu nagusia, irabazi. Eta bai lortu ere.
Garaipena lortzeko, oso defentsa onean oinarritu zen eta joku bizia erabiliz, bai kontraerasotan bai eraso posizionalean. Jokatutako abiadura azkarra ustekabean harrapatu zuen talde errumaniarra, oso defentsa gogorra erabili behar izan zuelarik, batzuetan gehiegizkoa, euskal taldeen erasoaldiak moztu ahal izateko.
Beraz, goi mailako eskubaloia bi taldeek eskeini zutena. Datorren larunbatean, apirilak 26, Errumanian egingo den itzuliko partidan erabakiko da nor izango den Europako Errekopako finalista. Hansen eta Pettersen norvegiar epaileak izango dira partida zuzenduko dutenek.
Beste finalerdietako kanporaketan, Larvik norvegiarra eta Prodavka kroaziarren arteko norgehiagoka, kroaziarren alde bukatu zen 29 eta 27ko emaitza estuarekin. Itzulikoa Norvegian jokatuko da datorren larunbatean arratsaldeko 16:15etan.
Akaba Bera Bera taldea une goxoak bizitzen ari da. Oraingo honetan, lortu dituen garaipenak aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak banatzen duen EUSKADI KIROL SARIA merezi izan du 2007ko talde onena izendatzeko. Baino gainera, taldearen babeslea, MUEBLES AKABA S.A. Euskadi Saria lortu du ere Enpresa Babeslea egindako lanarengatik.
Bi sariak datorren apirilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, jasoko dira Lehendakaritzaren egoitzan Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria eta Miren Azkarate Kultura Sailburuaren aurrean.
Kopako finala jokatu eta bi egunetara, Akaba ligara berriz itzuli behar izan du Leongo taldeari aurre egiteko. Hauek, donostiarrekin alderatuta, ez nekea ez eta presiorik gabe jokatzeko aukera eduki zuten. Partida honetarako Reyes Carrerek atsedena eman zion Tati Garmendiari eta Eider Rubiori, bada bi hilabete biak giherretako min garrantzitsuekin jokatzen ari direla. Beraz, ez ohiko jokalariei minutu gehiago ematea erabaki zen eta hauetatik Krnic gaztea oso ondo aprobetxatu zuen emandako aukera zazpi gol sartuz.
Partida erraz menperatu zuten hasieratik Akabako jokalariek, zazpi goleko errentara iritsi arte, baino bukatzeko hamar minutu falta zela nekea agertu zen eta Leon-ek oso ondo aprobetxatu zuen 5-0ko partziala egiteko.24 eta 23ko aldearekin minutu bat falta zela bukatzeko, Krnic-en kanpotik sartutako golari esker berdinketa lortu zen.
Cleba León: Cristina González, Carvalho (4), Cembranos, Milene, De Moura (5), Caño, Mugosa -hasierako zazpikoa-, Güedes, Cañon (1), Martínez (3), Rodríguez (2), Caño (3), Bent Salah (5), Valiente eta Arias (1).
- Akaba Bera Bera: Bouveret, Petrinja, Valverde (2), Tervel (1), Agirre (2), Krnic (7), Sanromán (1) -hasierako zazpikoa-, Aisa, Rubio, Alcoba, Pinedo (4), Esme López (2), Ziarsolo (3) eta Puche (2).
- Epaileak: Donado Arias eta Gardón Teixeira (Madrid). Leon-en aldetik kanporatu zituzten Demoura , Valiente eta Carvalho. Donostiarren partetik, berriz, Petrinja (2), Agirre (2) Ziarsolo eta Pinedo (2) kanporatuak izan ziren
- Markagailua bost minuturo: 12-1, 2-2, 3-5, 6-7, 9-9, 10-13 (atsedena), 11-13, 12-18, 15-19, 18-22, 23-22 eta 24-24 (amaiera)
Apirilaren 19an, larunbata, Europako Errekopako finalerdiko partida dela eta, Eskubaloiko Bera Bera klubak argazki erakusketa zabalduko du Akaba taldea gai hartuta. Argazki hauek Donostian kokatua dagoen Lanbide Heziketako DISEINU GRAFIKOKO CEINPRO zentruko ikasleek egindakoak dira.
Apirilaren 19tik 31a bitarte jarrita egongo da publiko guztiarentzat Bidebieta kiroldegiko pasiloetan
Hirugarren aldiz jarraian Akaba Bera Bera iritsi da Kopako finalera. Goi mailako partida izateaz gain, Bera Berako zaletuak nabarmendu nahi dugu konpuru handia etorri zirelarik bere taldea animatzera, baino batez ere eskubaloiko ikuskizunarekin gozatzeko. Inoiz ez zuten utzi bere taldea animatzen eta Noelia Oncina, Parc Sagunt-eko kapitaianaren eskertza merezi izan zuten irabazitako kopa gure zaletuei eskeiniz. Zaletu laranjak asko estimatu zuen aurkariaren keinu hau eta txalo zaparradarekin erantzun zion kapitainari. Honela laburudu daiteke Lizarrako kiroldegiko armailetan bizitako giroa eta bi taldeen afizioen arteko errespetua (baita ikusi ziren Saguntotik etorritako zaletu taldetxoa, bikainak) non, bukaerako emaitzaren gainetik goi mailako eskubaloiarekin gozatzea izan zen garrantzitsuena
Baino finalera iritsi baino lehen, Akabak final laurdenetan kanariar uharteetako Rocasa taldea kanporatu behar izan zuen eta nahiko zaila jarri zien donostiarrei. Finalerdietan etxeko taldearen aurkarekin egin zuen topo, Itxako Navarra, non, ligan hamar puntuko diferentzia eramaten dio Akabari. Beraz, bertakoak faborito gisa kantxaratu ziren. Baino ikaragarrizko defentsari esker eta Bouveret-en geldiketak, goraka eraman zuen Akaba eta gutxi egin ahal izan zuen Itxakok partidan markagailuan ia partida osoan zehar atzetik joan zirelarik
Honela, igandera iritsi zen Akaba Bera Bera berriz kopako finalean. Oraingo honetan aurkaria, Parc Sagunt, ez zen batere makala oso joku ona egiten ari baita ligako azken txanpa honetan. Ligako bi norgehiagoetan Akaba gainditu baitu inongo arazorik gabe. Beraz, tituluaren defentsa oso zaila zegoen Akabarentzat .
Valentziarrak hasieratik markagailuaren aurretik jarri ziren eta ez zuten inoiz amore eman. Akabako jokalariek bukaera arte borrokatzeko aukera geratu zitzaien eta diferentzia ahal zen gehiena murriztu. Baino Parc Sagunt talde handia da, eta batez ere Barbosa-ren bitartez, ez zuten titulu hau ihesi egiten utzi.
Azkenean, Parc Sagunt irabazle zuzena eta Akaba Bera Bera Kopako XXIgarren edizioko txapeldun ordea.