Buducnost T-mobile europako txapelketetako talde klasiko bat da Txapeldunen Ligan 95/96 denboraldiatik etengabe parte-hartzen ari den horietakoa. Eskarmendu handiko klubaren aurka aurre egin beharko du Akaba Bera Berak larunbata honetan, otsailak 9, arratsaldeko 17:30etan hango zelaian, SC Morača. Montenegroko taldeak bere pistara, batez beste, 4.000 zaletu erakartzeko gaitasuna dauka europako txapelketetan eta bai aurkariei zein epaileenganako ikaragarrizko agresibitatea erakusten dute.
Orain dela bi denboraldi, 05/06, Europako Errekopako finalera iritsi zen eta 3 goleko errentagatik bakarrik galdu zuen Györi Hungariar talde indartsuaren kontra. Baita ere, beste bost alditan final erdietara iristeko gai izan da Txapeldunen Ligan.
Momentu honetan 23 urteko media duen taldea da, non, jokalari guztiak montenegrokoak dira bost ezik, hauek Serbiarrak direlarik. Lehiaketa-fase honetarako Slagelse daniarratik ekarritako bi jokalari Serbiar berriak fitxatu dituzte, Anja Obradovic eta Katarina Bulatovic ezkertiarra, biak lehenengo lerrokoak. Gainera, praktikan, ia-ia Montenegroko selekzioa da, entrenadorea barne, Tone Tiselj esloveniarra bertako hautatzailea baitda ere. Beraz, herrialde honetako ia jokalari on guztiak Buducnost T-mobileren disziplinan barruan daude.
Bere lehenengo kontraerasoaldi azkarrengatik nabarmentzen dira, baino eraso posizionalean kanpo jaurtiketak bilatzen dituzte beraien lehenengo lerroko jokalarien garaiera aprobetxatuz.
Akaba Bera Beraren helburu nagusia pistara joaten diren milaka zaletuen presioari eustea izango da eta emaitza on bat atera hurrengo larunbatean, otsailak 16, etxeko partidan kanporaketagatik borrokatu ahal izateko Bidebietako kantxan. Bi partidak herrialde bakoitzeko telesbitatik zuzenean emango dira.
Erabateko garaipena. Bi puntu garrantzitsuak gaur Bidebietako pistan lortu direnak. Ia partida osoaren zehar 6:0 defentsa antolatze batekin, baino albokoei sakontasunarekin jokatzen, Akabako jokalariek almeriar taldeko jokalari arriskutsuena kontrolatu ahal izan dute Ana Paula Rodrigues brasildarra. Bere erritmo aldaketa azkarrekin aurkarien defentsak desegiteko duen gaitasuna, gaur ez du hainbesteko erraztasuna eduki Akabak blokean ondo antolatutako defentsari esker. Baldintza honekin, etxekoek partida aurretik eraman dute, nahiz eta zenbait momentuetan kanpotarrek hurbiltzea lortu, akatsak kontrolatu dituzte eta ez dute utzi Roquetas markagailuan aurretik jartzea.
Defentsa ona erabakigarria izan bada gaurko partida irabazteko, erasoaldietako faseetan oso joku politaz gozatu ahal izan da. Beste partidetan ez bezala, non, hasieratik partida bideratuta uzteko gogoaz nahiko baloien galera sortzen zituzten, gaur, pazientzia eta baloia menperatzea Akabaren ezaugarri nagusia izan da, bereziki erasoaldirako transizioetan. Erasoaldi luzeak eta baloiari jarraipena emanez leku libre egokiena bilatu arte gola sartzeko, kontrarioen defentsa ireki du. Roquetas taldearen defentsa zaila eta sei eta bederatzi metroen arteko defentsako espazioak oso ondo menperatzen dituena eta erdiko eremuetan oso garaiera handiko jokalariak dituenez, egaletako espazioetara jokatzera behartu die Akabako jokalariei sarrerak bilatzeko.
Beraz, erronka zaila gainditzen jakin izan duena Akaba Bera Berak ligako joku kolektibo onenetarikoa praktikatzen duen talde baten aurka. Orain, hiru egunen buruan beste bati aurre egin beharko dio, hau da, Europako Errekopako final zortzirenetako kanporaketarena, txapeldunen ligatik kanporatua izan den talde baten aurka, Montenegroko Buducnost T-mobile.
Gaur gauean bertan, partidaren ondoren taldea Barajas-era irtengo da, bihar goizean goiz Montenegrora eramango dion egazkina hartzeko, Vienatik zehar. Honek suposatzen du Roquetasen aurkako partida bukatu bezain laster, taldeari juxtu-juxtu denbora emango dio afaltzeko eta maleta hartuta berriz beste bidai gogor bati aurre egiteko.
AKABA BERA BERA
Hasierako zazpikoa: Bouveret, Garmendia (8),Agirre (3), López (2), Pinedo (4), Ziarsolo (8), Tervel (1) - Puche (1), Rubio (2), Sanroman (3), Valverde (3), Aisa, Petrinja, Krnic
PUERTODULCE ROQUETAS
Hasierako zazpikoa: Oliveira, Bastero (2), Voysekhovska (1), Gina (2), Rodrigues (3) Ristovska (4), Da Conceinçao (8) - Garcia, Cañellas (3), Dobrznszka, De las Heras (1), Ambros (1)
Bihar asteazkena, otsailak 6, Akaba Bera Berak Bidebietako kiroldegian Puertodulce Roquetas (Almeria) taldeari aurre egingo dio arratsaldeko 19:00etan, Superliga ABF-ko hamaseigarren jardunaldiko dagokionaren partidaren aurrerapenean.
Funtsezko partida bigarren itzuliko hirugarren jardunaldi honetan. Bere etxean 27na geratu zen oso parekatutako norgehiagokan. Une hauetan Roquetas seigarrena kokatua dago hemezortzi puntura berdinduta Akaba Bera Berarekin. Akabak jokatzen diren bi puntuak lortuz gero bostgarrena geratuko litzateke bakarturik sailkapenean eta goleberagea bere alde edukita
Roquetas eskubaloi taldeak oso talde berria da goi mailan baino bere joku onari esker garaitzeko oso talde zaila bihurtu da. Defentsa gogorra eta ondo kokatua praktikatzen du erasoaldi azkarrekin batera. Ondo orekatutako jokalariz osatuta ditu bere lerro guztiak, hainbat internazionalak izanik bertan. Denen artean, Ana Paula Rodrigues hogei urteko brasildarra eta erdilaria nabarmentzen delarik, une hauetan hamabigarrena ligako goleatzailearen zerrendan. Jokalari oso trebea eta bere akzio guztiei abiadura handia ematen diona, batez ere arriskutsua bat baten aukako ekintzetan. Plantila osatzen duten lehenengo lerroko beste onarrizko jokalariak hauek dira, Isabel Bastero eskubi egaleko galiziarra, defentsako eginkizunetan bereizten dena eta Aline Da Conciençao handia eta Edyta Dobrinska poloniarra. Gero ere, beste lerroetan jokalari garrantzitsuekin osatzen dute, hauen artean, Jaqueline Oliveira atezaina eta 1,90metroko altuera duen pibote kroaziarra, Tihana Saric, taldeak oso ongi dakiena etekinak ateratzen jokalari honen altuerari, sei metroko lerroan jarrita, baloiak jasotzeko erraztasunak defentsari nahiko arazoak sortzen diona.
Beraz, oso partida zaila Akaba Bera Berarentzat europako norgehiagokan parte hartu baino lehen, intentsitate handiarekin jokatu beharko du bi puntuak eskuratu ahal izateko.
Bi taldeen arteko lehiaketa partidaren lehenengo uneetatik erabaki zen Akaba Bera Beraren alde. Lehenengo laurdenerako Akabak 3-12 partzialarekin aurreratu zen, donostiarrak kantxan bere nagusitasuna erakutsiz. Defentsa sei metroko lerroan kokatuta aurkarien erasoaldiak oso ondo menperatu zituen, elx-tar taldeari behin eta berriz bere bi jokalari garrantzitsuenei jokaldiak oztopatzen. Erasoan, berriz, Akabak baloirik gabe leku libreetara jokua erabiliz eta erasoaldi luzeak eginez partida hasieratik erabat bere alde jarri zuen.
Gauzak honela, nabarmendu behar da talde osoaren lana bai atezainarena bai defentsarena. Denen arteko lan elkartua partida aurrera atera zen eta bi puntu garrantzitsu eskuratu bostgarren postuan finkatu ahal izateko.
Orain, datorren asteazkenean, otsailak 6 arratsaldeko 19:00etan beste erronka bat gainditu beharko da Bidebieta Kiroldegian. BM Roquetas (Almería) taldearen aurka egin beharko du, hau da, Akaba Bera Beraren hurbilen duen taldea. Sailkapenean biak puntu berdinekin daudenez partida hau funtsezkoa izan daiteke Akabarentzat.
ELCHE-MUSTANG Cámara (atezaina); Tur (5), Andersen (1), Nedelcu (1), Cabeza, Vicente, Haro -hasierako zazpikoa- Ortiz (o.a.), Gómez (3), Andreassen, Martínez (1), Rosique (3), Fernández (2) eta Anton (1).
AKABA-BERA BERA Johanna Bouberet (atezaina); Patricia Pinedo (2), Tati Garmendia (3) , Esme López (5), Raphaelle Tervel (3), Zulai Agirre (4), Matxalen Ziarsolo (6) -hasierako zazpikoa-Patricia Aisa (o.a.), Eider Rubio, Ana Petrinja (1), Verónica Valverde (2), Montse Puche, Natasa Krinc eta Yolanda San Román.
markagailua 5 minuturo: 1-3, 2-7, 3-9, 3-12, 6-14, 8-15 (atsedena); 10-17, 12-18, 14-21, 14-23, 15-25 eta 17-28 (amaiera).
Epaileak: Garcia eta Marin (Catalunya).
Osteguna gauean Akaba Bera Berak autobusera igoko da gaua osoa bidaiatzeko prest otsailaren 2an, larunbata, arratsaldeko 19:30etan BM Elche Mustang-en aurkako partida jokatzeko. Mailara igo berria dira, baina ez arrotzak goi maila honetan, orain dela bi denboraldi bertan egon baitziren ere. Alacantiarrak bi puntuak irabazteko beharra dute, ez badute goi mailan bere parte-hartzea arriskuan jarri nahi hurrengo denboraldirako. Une honetan zortzi punturekin, sailkepeneko hamabigarrenak kokatuak daude, jeitsierako postu batetik bakarrik. Susan Andersen danimarkarra eta Cristina Cabeza madrildarra dira taldearen pisua eramaten dutenak eta gure defentsa adi egon beharko dutenekin.
Donostian jokatu zen BM Elche Mustang-en aurkako lehenengo itzuliko norgehiagokan, Akabak ez zuen inongo zailtasunik irabazteko, atsedenaldira erabateko 16-7 emaitzarekin iritsi ondoren, bukaeran 33-24ko diferentzia zabala lortu zuen donostiar taldeak. Hala ere, azkeneko buruz burukoan emaitza ona lortu izanak ez du esan nahi Akaba Bera Berak gehiegizko konfidantzan eroriko denik. Kasualitatea berriz errepikatzen da. BM Elcheko 05-06 denboraldiko aurkako partida oraingo antzeko egoera errepikatzen da, hau da, europako kanporaketaren aurretik eta bostgarren tokia jokuan zegoela 22na geratu zen beren zelaian, orduan, sailkapenerako puntu garrantzitsu bat galdu zelarik.
Dena den, norgehiagoka garrantzitsua izango da Akaba Bera Berarentzat bi puntuak lortzeko eta zuloa ireki hurbileko jarraitzailearekin, BM Roquetas (Almería), datorren otsailaren 6an aurrez aurre hartu beharko dugun taldea.