Larunbat honetan Bera Bera Eskubaloi taldeak Ucam Murcia taldea jasoko du Bidebietan. Igo berria den taldea da, baina maila honetan esperientzia handia duten jokalariak ditu. Helburua hirugarren garaipena jarraian lortzea izango da, taldea Europarako txartela ematen duten postuetan lekua egiteko.
Astea lasai joan da Reyes Carrereren neskentzat. Castron lortutako garaipena oso garrantzitsua izan zen, eta jokalariei sekulako indarra eta konfiantza eman die. Oso zelai zaila zen, non Bera Berak azkenaldian ez zuen irabazi. Donostiarrek egindako lanak saria izatea, zoragarria izan zen.
Murtziaren aurkako partidurako, Anna Punko berriro ere baja izango da. Serbiako jokalariari hainbat proba egin dizkiote, eta oraingoz taldeak ez du bere buelta behartu nahi. Osterantzean, Beatriz Fernandez erritmo baxuagoan entrenatu da, baina biharko partidurako prest egongo da.
Ucam Murcia taldea pasa den denboraldian igo zen, baina maila honetan aritutako hainbat jokalari fitxatu dituzte. Orain arte ez dute punturik lortu, baina honek engainura eraman gaitzake; izan ere, Leon-ek gol bakarrarengatik irabazi zion eta Alcobendas-ek asko sufritu zuen irabazteko. Ez dute gol askorengatik galtzen, horregatik, garaipena lortzeko asko borrokatu beharko da.
Pasa den astelehenean Bidebietako Polikiroldegian Bera Berak bere eskubaloi eskola jarri zuen martxan. Arratsaldeko 18:30etan mutil eta neska gazte ugari hurbildu ziren bertara, kirol polit honetaz gehiago jakin eta ikasteko.
Joateko aukera izan ez zutenak lasai egon daitezela, hurrengo astelehenean, hilak 11, berriro ere Bidebietako Polikiroldegian egongo baikara eskolaren bigarren jardunaldiarekin. Nahi duenak, bertara hurbiltzeko aukera izango du. Eskola 8 eta 12 urte bitarteko neska eta mutilentzat dago zuzendua.
Informazioa lortzeko, Bera Beraren bulegoan 9:00tatik 13:00tara daude irekiak, Bidebietako Polikiroldegian. Baita ere, helbide elektroniko honetan informazioa eska daiteke Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., eta telefono hauetan ere 943458166 eta 669796500. Ondo pasatzea ziurtatua dago. Ez pentsatu gehiago eta apuntatu zaitez!
Aste bukaera oso aproposa izan da gure taldeentzat, izan ere, nagusiek Castron lortutako garaipenaz gain, harrobiko taldeak euren ligak garaipenarekin hasi zituzten.
Jubenilek lehia gogorra zuten Eibarren Arrateren aurka, baina nahiko eroso irabazi zuten (16-23). Kadeteak ere kanpoan jokatzen zuten, kasu honetan Zallan Pulporen aurka, baina hori ez zen arazo izan euren arerioaren gainetik pasa eta 16-47 irabazteko.
Hau da jarraitu beharreko bidea. Aupa neskak!
Asteburu honetan jubenil eta kadete mailako ligak hasiko dira, eta bertan Bera Bera eskubaloiak errepresentazioa izango du. Gure etorkizuneko izarrak hanka onarekin hasi nahi dute txapelketa, nahiz eta ez den erraza izango.
Jubenilak Ipuruako Kiroldegian jokatuko dute, Eibarren, arratsaldeko 16:00etan Arrate eta Egiaren aurka. Norgehiagokak gaur izango dira.
Gaur ere, kadeteak Zumaiako Lubaki Kiroldegian arituko dira goizeko 11:00etatik aurrera, Talai eta Pulpo-ren aurka.
Beraiek dira gure etorkizuna, horregatik egunetik egunera euren kirol bizitza jarraituko dugu, noizbait ohorezko mailan jokatzeko ametsa bete dezaten. Aupa neskak!
Bera Bera eskubaloi taldeak bihar oso partidu garrantzitsu bat jokatu du Ligan dituen helburuei begira. Castro Eskubaloi taldearen aurka izango da, kanpoan. Talde honek bere maila nabarmen igo du azkenaldian eta ez da arerio errexa izango.
Monovar Urbacasasen aurka lortutako garaipenaren ondoren, eta gerora Zarautz eta Marina Park-en aurka baita ere, nahiz eta ligako partiduak ez izan, gure neskak moralez gainezka daude, eta bihar emaitza on bat lortzeko esperantzarekin joango dira. Lehia hau jokatzeko azkenean Katarina Tomasevic egongo da, aste hasieran gaixorik egondakoa. Bea Fernandez ere asko hobetu da bere zuntz hausturatik, eta Reyes Carrerek minutu batzuk emateko aukera izango du, partidu osoa jokatzeko ez dagoen arren. Astean zehar gaixorik egondako beste bat Alba Menendez izan da, baina bera ere Castron izango da bihar.
Garaipen batek moralez beteko luke taldea, eta bere helburuak asko gerturatuko lituzke, nahiz eta oraindik hau hasi besterik ez den egin. Aupa Bera Bera!