Bera Berak puntu bat ekarri du Leonetik, eta gertatu dena ikusita, oso zapore ona dauka. Oso partidu gogorra izan da, non donostiarrek abantaila politak izan dituzten partiduan zehar. Baina arbitroek hegoak eman dizkiete etxeko taldeari, eta gure neskek grina eta urguilua atera behar izan dituzte puntu zoragarri bat eskuratzeko.
Bera Bera oso ondo atera da partidura, eta nahiz eta markagailuan zuloa egitea kostatu zaion, lehen zatiaren erdialdean lortu zuen hori. Sentsazioak onak ziren, eta taldearen lana bikaina. Honek bere saria izan du bigarren zatiaren hastapenean. Orduan donostiarrek partiduko abantailarik handiena lortu dute (4 goleko errenta).
Baina orduan arbitroak azaldu dira. Bera Beraren jokoa moztu egin dute erasoan falta mordoa pitatuz. Gure arean ordea, pitatzeko modua oso desberdina izan da. Leoneko taldeak erreakzionatu egin du epaileen laguntzarekin, eta partiduaren azken zatian aurretik jarri dira.
Baina gipuzkoarrak, euren urguiluan zaurituak, duten onena atera dute enpatea lortzeko. Gertatu dena ikusita, lorpen handia da. Pena da kontrolatuta zegoen partidu bat kirol kantxatik at dauden faktoreengatik alde egitea, baina puntu bat oso emaitza ona da Leon bezalako kantxa zail batean.
Cleba Leon: 28
Zazpikoa: Gonzalez, Gracia(4), Ubillos, Caño(3), Mendez, Engelmo, Araujo(4), Aiza, Cembranos, Rodriguez(3), Sales(2), Allafune(7), Benzal(5)
Kanporaketak: Caño(1), Sales(2), Benzal(1)
BBB: 28
Zazpikoa: Obein, Carvalho, Rubio(1), Cuña(4), Menendez, Altuna(4), Agirre(6), Ziarsolo(5). Tomasevic, Melinda, Campa(1), Fernandez(7)
Kanporaketak: Carvalho(1), Ziarsolo(1), Campa(2)
Partzialak: 3-2, 5-6, 8-8, 10-11, 11-13, 13-15, 15-16, 17-21, 19-22, 22-23, 25-25, 28-28
Epaileak: Garcia Rodriguez y Fernandez Perez.
Nahiz eta ez den ohikoa asteazkenean jokatzea, Bera Bera Eskubaloi taldeak bihar 20:30tan ligako partidua jokatu du Cleba Leonen aurka, bostgarren jardunaldiko lehia. Partidua aurreratu egin da Gaztelako taldeak asteburuan Europan jokatzen duelako.
Donostiarrak moralez gainezka iritsiko dira, hiru garaipen jarraian lortu ondoren. Aurrez aurre Cleba Leon taldea izango dute, talde indartsua, baina denboraldia ez du oso ondo hasi. Izan ere, etxeko bi partiduak galdu ditu, eta bi garaipenak etxetik kanpo lortu ditu. Baina hau arriskutsuagoa bihurtu dezake talde gaztelarra, bere zaleen aurreran irabazteko irrikitan egongo baitira.
Bera Berako neskak hori sahiesten saiatuko dira. Anna Punko ezik, oraingoz taldera ez baita erantsiko, beste taldekide guztiak prest egongo dira partidurako. Irabaztea oso garrantzitsua izango litzateke, Leoneko taldea zuzeneko arerioa izan baitaiteke liga bukaeran. Beraz, biharko partiduan garaipena lortzea bikaina izango litzateke.
Nagusiek lortutako emaitzak, jarraipena izan zuen pasa den asteburuan, Bera Beraren jokalari gazteek ere garaipenak lortu baitzituzten euren kategorietan. Bai kadeteak, bai jubenilak, euren partiduak irabazi egin zituzten, eta biek ligan jokatutako bi partiduak eraman dituzte honenbestez.
Egia-Bera Berak 24-17 irabazi zion Aloña Mendi-ri jubenil mailan pasa den larunbatean Egiako polikiroldegian. Kadeteak bestalde, 32-23 irabazi zioten Leizaranekoei Bidebietan larunbat arratsaldean, Ohorezko Maileko neskek Ucam Murtziaren aurka irabazi baino lehen. Horrela segi!
Bera Bera eskubaloi taldeak oso garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Ucam Murcia-ren aurka, igo berria den oso talde borrokalaria. Donostiarrek gol abantaila erosoak eduki dituzte partidu osoan zehar, eta ez zuten estuasun handirik pasa, nahiz eta bukaerako markagailua nahiko estua izan zen.
Bera Bera oso ondo irten zen partidura, defentsa bikain batekin, eta bost goletako abantaila lortzera iritsi zen berehala. Hala ere, askotan jokaldiak azkarregi bukatu nahiagatik edo, geldialdi bat izan zuten, eta murtziarrak hurbildu egin ziren markagailuan.
Bigarren zatian partidua antzera jarraitu zuen, Bera Bera beti abantaila erosoak edukiz. Behin garaipena ziurtatua zegoenean, donostiarrek kanporaketaren bat izan dute, eta horrel Murtziak markagailua txukuntzea lortu zuen partiduko azken lau golak sartuz.
Horrela, Bera Berak bere hirugarren garaipena jarraian lortu zuen, eta sailkapeneko goikaldean sendo jarraitzen du.
BBB 24
Zazpikoa: Obein, Carvalho(1), Rubio(8), Cuña(2), Altuna(2), Ziarsolo(2), Campa(2). Tomsevic, Menendez, Agirre(3), Melinda(2), Fernandez(2)
Kanporaketak: Carvalho, Rubio, Altuna, Agirre
UCAM Murcia 22
Zazpikoa: Dzhukeva, Stefanova(7), Navarro, Hernandez(2), Stoika(3), Ribas(1), Dos Santos(2). Papak(2), Lipan(5), Sorodoc, Perez Goya, Garcia
Kanporaketak: Hernández(2), Ribas, Dos Santos
Partzialak: 4-1, 7-2, 9-5, 10-7, 10-10, 13-12(ats)16-14, 18-15, 19-16, 21-18, 24-18, 24-22
Arbitroak: Castañer y Bohigas (Valentzia)
Pasa den asteburuan gure harrobiko taldeek liga hasieran lortutako garaipen zoragarrien ondoren, aste bukaera honetan duela egun batzuk lortutakoa berritsi nahi dute, batez ere etxean jokatuko dutela kontuan hartuta.
Larunbatean 16:30etan kadeteak C.D.B.Leizaran-en aurka arituko dira Bidebietako Polikiroldegian, Ohorezko Mailako neskak Murtziaren aurka jokatu baino lehen. Beraz, oso arratsalde atsegina eta emozioz beterikoa izango dugu.
Igandean, Egiako Polikiroldegian eta 12:00etan, Egia-Bera Berako jubenilak Aloña Mendi K.E.-koak izango dituzte arerio. Aupa neskak!!