Badira bi aste jarraian, noiz Bera Bera Eskubaloi taldeak bizikleta bat zozketatu duen, Ohorezko Mailako nesken partidura joan diren ikusleen artean.
Iniziatibak onespen bikaina izaten ari da, errifak euro bakarrera saltzen baitira. Hurrengo oparia termetara joateko txartel bat izango da, eta azaroaren 13 zozketatuko da, Bera Bera eta Elcheren arteko partiduaren atsedenaldian.
Aste honetan saritua Maite Lesmes izan zen, Amaia Ramirez Klubeko arduradunaren eskutik bizikleta eder bat jaso zuena.
Hurrengo larunbatean Bera Bera eskubaloia osatzen duten talde guztiek jokatuko dute, Ohorezko Mailakoetatik, Marina Park-en aurka 19:00tan Bidebietan jokatuko dutenak, infantiletaraino.
Infantil A taldeak Zarautzen jokatuko du Aiala B-ren kontra 10:00etan, eta B taldekoak bestalde Leizaran B izango dute aurkari 10:30etatik aurrera Bidebietan.
Etxean jokatuko dute baita ere kadeteek eta jubenilek. Lehenengoek 12:30etan Bidebietan Ereintza jasoko dute, eta bigarrenek nagusienen ordu berdinean jokatuko dute, 19:00etan, baina kasu honetan Egiako polikiroldegian. Seniorrek bestalde, aste bukaera honetan atsedena izango dute.
Bihar 19:00tan Marina Park taldea iritsiko da Bidebietara, BM Bera Bera-ren aurka ligako zazpigarren jardunaldiko partidua jokatzeko. Ligan sendo dabil Bera Bera, hirugarren postuan, eta bere helburua bertatik ez jaisteko beste garaipen bat lortzea da.
Lehia honetarako talde donostiarrak Anna Punko berreskuratzen du. Errusiar jokalaria hainbat partidutan jokatu gabe egon da, eta bera itzulerarekin taldeak golegile garrantzitsua berreskuratzen du, denboraldia oso ondo hasi zuena. Nagore Areizaga gaztea da, denboraldi hasieratik lesionatuta dagoena, jokatzeko moduan ez dagoen bakarra.
Puntu bakoitza oso garrantzitsua dela kontuan hartuta eta liga parekotsu honetan arerio txikirik ez dagoela pentsatuz, Bera Berak sailkapeneko pribilegiozko tokietan kokatu da. Horregatik, ez da komeni Marina Park gutxiestea, nahiz eta ligako azkenaurrena den. Cleba Leonek bi golengatik irabazi zien eta Castrok bukaeran lortutako gol bakarragatik.
Oñatin ospatutako lagunarteko partiduan Bera Berak aski errez gainditu zuen Marina Park, baina lehia hark ez du biharko erreferezientzia izan behar. Egun hartan kantabriarrak beren gaitasun guztiak ez zituzten erakutsi, eta han ikusitako maila askoz hobea dute. Horregatik, Bera Berak lan asko egin beharko du puntuak etxean gera daitezen.
Jada hurrengo asteko Eldaren kontrako partidua gertu da, baina Reyes Carrerek ez du nahi bere neskek partidu horrekin segundurik galtzea. Izan ere, Marina Parki irabazten ez badiote, ez dira hirugarrenak izango hurrengo astean, eta gauzak asko aldatuko lirateke kasu horretan. Beraz, kontzentrazio osoarekin jasoko dute Santanderreko taldea Bera Berakoek.
Pasa den asteburuan Bera Beraren harrobiko talde guztiek liga partiduak zeuzkaten, eta ia guztietan, garaipena lortu zuten.
Seniorrak izan ziren martxan jarri ziren azkenak, konkretuki pasa den aste bukaeran jokatu zuten ligako lehen partidua, eta ezin izan zuten hobeto hasi, 24-38 irabazi baitzioten Jauja Akilaperi. Garaipen bikaina ezbairik gabe.
Donostiako Bidebietako eta Gaskako polikiroldegietan irabazi zituzten kadeteek eta jubenilek euren partiduak. Lehenengoek 26-12 irabazi zioten Urolari, eta bigarrenek 30-24 Bartolo jatetxeari.
Bukatzeko, infantiletako bi taldeek larunbata goizean jokatu zuten Usurbilen. A taldekoek 15-20 irabazi zioten Udarregiri, baina B taldekoek 16-14 galdu zuten Udarregi B taldearekin. Hala ere, asteburua oso ona izan da.
Bera Bera infantilaren taldeko Maita Etxeberria jokalari gaztea Euskadiko infantilen selekzioaren partaide izateko aurreselekziorako deitua izan da.
Ezbairik gabe, Klubarentzat oso berri ona da. Bera Bera etengabe ari da lanean kirolari berriak hezteko, beti ere pertsonen formazioa ahaztu gabe, taldekidetasuna, solidaritatea, norbanakoaren sakrifizioa... bezalako baloreak erakutsiz.
Zorionak Maitane!