
Imanol Alvarezek atarikoan zioenez, Norvegiako ohiko jokoaren ordezkari zela Sola HK, alegia, eta horixe islatu da gaur arratsaldean European Leagueko Q3ko joaneko partidan. Defentsa sutsu batek, kontraeraso eraginkor batek eta albokoen indarrak abantaila eman diote eta super amara Bera Bera Gascan kanporaketea iraultzen saiatuko da (39-32).

Imanol Álvarezek argi du. 2019an bezala, super amara Bera Berako entrenatzaileak Europan ligaxka bat jokatzen du helburu. “Multzoen fasera sailkatzen ez garela urte asko dira, hor egon nahi dugu eta aurten da gehien lortu nahi dudana, eskuratzekotan denboraldia oso ona izango litzateke”.

Hirurak junior mailako selekzioarekin esperientzia dute, Tchaptchet eta Arroyo Blanco baino gehiago, baina Europako klubetako bigarren lehiaketarik garrantzitsuena ezagutuko dute igande honetan (18etan, ETB4), Sola HK taldearekin. super amara Bera Bera azaroaren 12 eta 19an European Leagueko multzoen faserako txartela jokoan izango du Norvegiako talde indartsuaren aurka eta gazteen ekarpena gakoetariko bat da.

Hamaika partida asteburuan jokatuko ditu Bera Berako harrobiko taldeek. Euskal Ligan, azpimarratzekoak dira Elgoibarren jokatuko den neurketa senior mailan. Bera Berak lidergoa sendotu nahi du urte askotan Zilarrezko mailan aritu den talde baten kontra.