
Jokatutako hamaika partidetan 19 puntu eskuratuta, super amara Bera Berak lider amaitu du Guerreras Iberdrola Ligako lehen itzulia, Atticgo BM Elche baino puntu bat gehiago eta bi puntuko aldea Costa del Sol Malagarekin eta Caja Rural Aula Valladolidekin.

Lehen zatiko defentsa lanari eta Erauskin eta Gavilanen golei esker, super amara Bera Berak tartea ireki du Zuazoren aurkako Euskal Kopa berria eskuratzeko (31-17), oraingoan, Zumaiako Lubaki kiroldegian, lepo zegoena.

Zumaiako Lubaki kiroldegiak hartuko du bihar asteartean (20etan) iazko denboraldiko Euskal Kopako finala, super amara Bera Bera eta Zuazo taldeen artekoa. Donostiarrek San Adrian kanporatu zuten apirilean Bilbon ospatu zen finalerdian eta bizkaitarrek, Aiala Zarautz.

Asteburuko emaitzen artean azpimarragarrienak dira Euskal Ligan senior taldeak lortutako garaipena, Gascan Egiaren aurka. Nely Carla Albertok zuzentzen duen taldea lider da, jokaturiko sei partidak irabazita. Gainera, Bidebietan bueltan, Amaia Eguren jokalariak hiru gol sartu zituen.
Lacturale Bera Bera eta Herrería Bidebieta taldeek, aldiz, amore eman zuten Elgoibar eta Bidasoaren aurka.