
Asteburu honetan kadete taldeak bereganatu dute protagonismoa. Bera Bera Urdinak garaipenaz gain, hiru goleko abantailarekin gainditu behar zuen MEK Eibar Eskubaloia eta horrela lortu zuen (24-27), liga amaitzeko partida bat falta delarik líder kokatuz.
Bestetik, Euskal ligan Lacturale Bera Bera nagusi izan zen Zarautzen (21-25) eta bigarren izateko borrokan sartuko da burubelarri lau bigarren fasea amaitzeko lau jardunaldi falta direla. Era berean, Herrería Bidebieta Bera Berak Urola RSA gainditu zuen Bidebietan (34-32) igande goizean. Eta leku berean seniorretan, Bera Berak Kukullaga mendean hartu zuen (27-20).

Harrobiko taldeek hamaika hitzordu izango dituzte asteburuan. Gipuzkoako txapelketa jokoan izango du Bera Bera Urdina kadete nesken taldeak larunbat goizean Eibarko UNIn. Bi partida baino ez dira falta eta hiru goleko garaipena behar dute gipuzkoarrek líder kokatzeko.
Euskal Ligan, berriz, Bera Berak Kukullaga hartuko du Bidebietan eta Herrería Bidebieta Bera Berak Urola RSA igande goizean. Lacturale Bera Berak, aldiz, Zarautzen jokatuko du igande eguardian.

Bi partida erabat desberdin bakar batean. Horixe bizi izan da gaur arratsaldean Gascan. Lehenengoan, Rocasa nagusi izan da jokoaren arlo guztietan, atsedenaldira 11-15 eroso helduz eta, batez ere, Donostiako pabiloia zalantzaz betez. Hala ere, super amara Bera Bera bigarren zatian berregin da 14-6ko partzialarekin eta aurretik jarri da Etxeberriak kontraerasoan sartutako golari esker (21-20) neurketa bereganatuz.

Rocasak igandean Granollersen duen Europako kanporaketa dela eta, Guerreras Iberdrola Ligako 20. jardunaldia aurretatu zaio super amara Bera Berari (Gasca, 19etan, Juncal eta Mateos, Galizarrak). Bertan puntu premian dauden bi talderen arteko lehia izango da, etxekoak sailkapena estutzen jarraitzeko eta kanariak play down-aren postua saihesteko.