
Titulurako play-offa gaur hasiko da, lau egun ezberdinetan, gaur Atarrabiatik eta igandean A Guardatik. Replasa Beti Onak taldeak Atticgo BM Elche hartuko du gaur gauean (21etan) Indurain Anaiak kiroldegian, izan ere, elxetarrek EHF European Cupeko finalerdietako joaneko partida jokatuko baitute Rocasaren aurka igande eguerdian Telden.

super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarezek komunikabideen aurrean agertu da gaur eguerdian Bidebietan, titulurako play offaren hasiera baloratzeko. Bere taldeak Huerta del Rey bisitatuko du apirilaren 19an, ostiralean, Caja Rural Aula Valladoliden aurka (21etan, TDP) eta ideia argia azaldu nahi izan du “garrantzitsua da partida finala balitz bezala hartzea”.

super amara Bera Bera hiru denboraldi burutu ostean, non hiru titulu lortu dituen – Liga, Kopa eta Iberriar Superkopa – eta, orain arte, 84 partida, Maddi Aalla atezainak ez du hurrengo denboraldian Donostian jarraituko.

Aritzbatalde kiroldegian izan zen hitzordua atzo eguardian eta Bera Berak garaipena behar zuen, Ameztoi Zarautz líder baitzen puntu bateko aldearekin. Partidari hasiera bikaina zioten donostiarrek, Amaia Eguren gidari, markagailuan igarri zena (5’: 2-5) baina etxekoak segituan gerturatu ziren (5-8). Halere, Bera Berak beste urrats bat eman zuen defentsan, Ainara López bikain jokaldiak amaitzen, eserlekutik atera ziren Lizeaga, Maialen Eguren, Zolezzi, Del Campo, Macicior jokalariek maila mantendu zuten eta atsedenaldirako (10-14) tartea ireki zuten.