
Euskal Ligako hiru partida baino ez dira jokatu asteburu honetan, Gipuzkoan errespetua aldarrikatu delako. Bera Bera senior taldeak Egian zuen jardunaldia eta lau jokalariek Etxebarrin jokatu super amara Bera Berarekin Euskal Kopako finalerdia, partida irabaztea lortu zuten (25-29). Lacturale Bera Bera kadete neskak berriz gol bategatik irabazi zuen Muskizen eta Herrería Bidebieta Bera Berak amore eman zuen Zumaian.

super amara Bera Berak Euskal Kopako final berri bat jokatuko du gaur eguerdian Etxebarrin Kukullaga mendean hartuta (13-33). Lauko Ermuko Errotabarri izango da aurkara, oraindik eguna zehazteke, ostiralean Zuazori irabazi baitzion (29-28).

24 urte ditu – 25 beteko ditu maiatzean – eta Elba Alvarez zentrala super amara Bera Bera 24-25 denboraldirako egiten ari den plantillan izango da. Gaur egun Caja Rural Aula Valladoliden bosgarren denboraldia betetzen ari da eta ehun partida baino gehiago jokatu ditu Ligan eta 375 gol sartu ditu.

Gipuzkoako epaileek gogoeta bat eskatu dute indarkeria zantzuak eta irainak saiheste aldera asteburu honetan, Gipuzkoako lehiaketak bertan behera gelditu dira. Ondorioz, harrobiko hiru partida baino ez dira jokatuko, asteburuan.
Hortaz, Senior neskak Egian arituko dira igande eguardian, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilek Zumaian izango dute hitzordua larunbatean 15etan eta Lacturale Bera Bera kadete neskek Muskizen 17etan.