SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez ziur da Corona Brasov taldearen aurkako EHFko kanporaketa iraultzeko gaitasunaz, bost goleko desabantaila izan arren (35-30). “Posible dela sinistitu gaude dagoeneko” adierazi du “jokua hobetuko dugulakoan” eta deia egin du “etxean jokatzen dugula nabaritu behar da”. Josean Gasca, larunbatean 17etan.

SUPER AMARA Bera Berak Josean Gascam urriaren 19an Corona Brasov taldeak gaur arratsaldean lortutako bost goleko abantaila irauli beharko du. Errumaniarrek baliabideen berri eman dute baina ahuleziak ere agerian utzi dituzte donostiarren maila handituz gero.

Dumitru Popescu Colibasi, Brasov hiriko pistak hartuko du bihar (18etan, bertan; 17etan Donostian) EHF Cupeko QR2 delakoaren joanekoa, non CSM Corona Brasov gelditzeko gai dela sinistuta dago SUPER AMARA Bera Bera.