
Behin Euskal Liga hasita, kadete eta jubenil mailan, Gipuzkoako lehiaketari ekingo zaio asteburu honetan.

LK Zug taldearen aurkako EHF Cupeko kanporaketak June Ruiz de Gauna, Ainhoa Etxeberria, Elisabet Cesáreo eta Evelyn Briones jokalarien debuta suposatu du kluben arteko Europako lehiaketetan.

Espainiako selekzioko mediku César Floresek Elisabet Cesáreoren eskuin belauna aztertu du eta SUPER AMARA Bera Berako jokalariak “hezur-edema eta isuria” baino ez du.

Lacturale Bera Berako bi taldeak Euskal Ligan, emakumezkoen kadete eta jubenil mailan, Ereintza Aguaplast gainditu zuten Bidebietan pasa den larunbatean. Hainbat konpromezu, EGA azterketa besteak beste, jubenil mailako deialdia murriztu zuten baina, merito handiko partida jokatu zuten, ate aurrean asmatuz: Gametxo –zazpi gol-, Zolezzi eta Izaro Mujika (5), Morandeira (4), June Del Campo eta Aginaga (3), Azkue (2) eta Alaine Pascual (1). Ainhoa Larrañaga atezainak ere lan ona egin zuen.
Kadeteen partida estuago izan zen. Lacturale Bera Bera 21-16 nagusitu zen (9-8, atsedenaldian). Iara Pascual (6), Orobengoa eta Landa (3), Villarrubia eta López (2) eta Caballero eta Maren Del Campo (1) izan ziren golegileak.
Datorren asteburuan Irunen arituko dira biak, Bidasoaren aurka.