
Kukullagarekin batera, larunbatean Aiala ZKE gaindituta, Lacturale Bera Bera jubenil taldea lidergoan da Euskal Ligan sei partidetatik bost irabazita.

Bera Bera RTko arduradun Tati Garmendia arduradunak Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren eskutik Emakume eta Kirola I. Saria jaso du gaur Bilbon Aspasia Emakumeen elkarteak gai honi buruz ospaturiko IX Mintegian.

Tenerifen SUPER AMARA Bera Berak lidergoa berretsi zuen Balonmano Salud aise gaindituz 23-40 eta sailkapeneko buru da Rocasa eta Liberbank Gijón taldeekiko bi puntuko aldea duelarik, Rincón Fertilidad Málaga, Mecalia Atlético Guardés eta Elche –hurrego aurkari- lau puntura utzita.

Bidebieta, Egia, Yoldi, Legazpi, Oñati, Irun, Ordizia eta Muskiz izango dira Bera Bera Eskubaloiko taldeak arituko diren kiroldegietan. Azpimarratzekoak, euskal ligan, Muskizen arituko dela senior taldea eta Lacturale Bera Berak Aiala Zarautz hartuko ditu Bidebietan arratsaldean. Eta, bestalde, txikienak, alebinak, neska-mutilak lehiatzen hasiko direla.