
SUPER AMARA Bera Bera hegalari Maitane Etxeberria Japoniako Mundialean izango da, Carlos Viver hautatzaileak 17 jokalarien zerrendan Carmen Martin ordezkatuz.

Euskal ligako senior mailan, Bera Berak garaipena lortu du Kukullagaren aurka eta sailkapenean Elgoibarrekin batera Usurbil eta Aiala Zarautz atzetik doaz donostiarrak. Bestetik, Gipuzkoako txapelketan garaipen ederrak jubenil mailan, neska-mutilek lortutakoak.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiak hamaika partida jokatuko ditu asteburuan, horietatik sei Bidebietan eta hortaz gain, Zarautz, Bergara, Egia, Tolosa eta Etxebarri. Lacturale Bera Bera kadete taldeak Bidasoa hartuko du igande eguardian, jubenilekoa bertan behera gelditu dela.