
SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligaren itzulerara “gehiegizko konfidantzarik gabe” prestatzen ari da. Bidebietan larunbatean 18etan Rincón Fertilidad Málaga hartuko du, hamargarren jardunaldiari dagokiona.

Opor osteko urteko aurreneko jardunaldiari ekingo dio Bera Bera Eskubaloiko harrobiak. Azpimarratzekoak Euskal ligako Lacturale Bera Berako partidak Zarautzen.

Sara Gilek urtebete egin du SUPER AMARA Bera Beran. Fernanda Da Silvaren ordez etorri zen, Barakaldon egin zuen debuta abenduaren 30ean, zortzi gol egin zuelarik, eta 38 partida ofizial jokatu ditu dagoeneko.

Lurraldeko selekzioen arteko Estatuko Txapelketan brontzezko domina lortu du Euskadiko kadete nesken selekzioak. Valentzia mendean hartu du (23-28), Yanis Aguado atezaina bertan zelarik eta, bestetik, jubenil taldea bosgarren postuan gelditu du Galiza gaindituta (23-29) Lacturale Bera Berako jokalariak protagonismoa bereganatu dutelarik.