
Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu da bi mezu azalteko, batetik, SUPER AMARA Bera Berak lau puntuko aldea izan arren “partida interesgarria da tarte gehiago irekitzeko” eta, horretarako, taldeari eskatu dio “burua hotz” izan dezala eta “finkatutako planari eustea partidako zatirik handienean”.

SUPER AMARA Bera Berak urtarrilaren 24n, ostiralean (21etan streaming), zortzigarren norgehiagoka jokatuko du Mecalia Atlético Guardésekin A Sangriñan, donostiarrentzat pistarik zailenetariko, non zazpi partidatik hiru baino ez dituen irabazi.

Senior mailako partidari ezin eutsi ibili zen Bera Bera larunbatean Bidebietan, Estitxu Berasategiren Usurbil taldeak lidergoan sendo jarraintzen duela frogatuz. Ondorioz, Bera Bera bosgarren da bigarren itzulia hasi den jardunaldian.