
SUPER AMARA Bera Berak gaur eguardian finkatutako helburu bikoitza betetzea lortu du, batetik jokuari jarraipena eman Zubileta Evolution BM Zuazo (16-29, 12-15 atsedenaldian) gainditu ahal izateko eta Liberbank Gijón eta Elche taldeekiko tartea handitu, egun lau puntukoa delarik.

Mecalia Atlético Guardés eta Elche taldeen arteko puntuen banaketak, A Sangriñan aurreratu zen norgehiagokan, igande honetan aukera ematen dio SUPER AMARA Bera Berari bigarren sailkatuarekiko.

Harrobiko hiru norgehiagoa hartuko ditu Bidebietak asteburuan. Euskal ligan, Lacturale Bera Bera kadete nesken taldean bigarren faseari ekingo dio Bidasoarekin. Bi talde hauek Kukullaga, Zuazo, Basauri eta Eibar izango dituzte bidelagun.