
Hiru partida harrobiko taldeentzat. Euskal Ligan, senior mailan, Bera Berak Gasteizko Lakua kiroldegian Eraiken Eharialdeari egingo dio bisita. Bestetik, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Cimde Elgoibar izango du aurrean Olaizaga kiroldegian, 18etan eta Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilek 18,10etan arituko dira Bidebietan Donibane Eskubaloia taldearen aurka.

SUPER AMARA Bera Berak jokoan ziren 28 puntuetatik 26 lortu ditu Guerreras Iberdrola ligako lehenengo fasea jokaturiko 14 jardunaldietan. Partidarik galdu ez duen talde bakarra izan da eta puntu gehien lortu dituena martxoaren 27an hasiko duen bigarren faseari begira. 11 puntuekin, Rocasak baino bi baino gehiago ditu eta atzean ditu KH7 BM Granollers (7), Elche eta Guardés (6), besteak beste.

Espainiako Eskubaloi Federazioak Kopako kanporaketaren inguruan proposatutako ordutegiak onartu ditu, ondorioz, SUPER AMARA Bera Bera eta Club Balonmano Morvedre taldeek fase finalean izateko txartela Sagunton jokoan jarriko dute martxoaren 24n eta Donostian erabakiko da 31n.