
Oraindik aurreneko fasea amaitzeko bi partida gelditu arren – ostegunean Santanderren eta larunbatean Gascan Puerto del Carmenekin-, SUPER AMARA Bera Berak badaki zer nolako egutegia izango duen bigarren fasean. Gaur Elche taldeak Sagunton galdu du eta matematikoki hirugarren geldituko dira B multzoan.

Azken orduetan egindako hainbat gestio medio, Espainiako Eskubaloi Federazioko Delegatuen Batzordeak, gaur goizean egindako bileran, Koparen XLII edizioa Telden maiataren 21etik 23ra bitartean jokatuko dela erabaki du.

Defentsan lan zitala eginez, aurreneko zatian batez ere, eta bigarrenean erasoan joku geldoan erakutsi diten baliabideei esker, garaipena eman diote gaur Huerta del Reyn SUPER AMARA Bera Berari (27-29, 8-13 atsedenaldia) Aula Alimentos de Valladolid taldearen aurrean, azkeneko hiru urtetan izandako porroten boladari amaiera jarriz.

SUPER AMARA Bera Berak urrats handi bat egiteko moduan dago Guerreras Iberdrola Ligan bihar (larunbatean 19etanPeñaranda eta Yagüe, Aragoi) Huerta del Rey pistan Aula Alimentos de Valladolid taldea gaindituz gero. Streaming Taleeak Autocares Davidekin egingo du bidaia bihar eguardian.