
Selekzio ezberdinek burututako konzentrazioak amaituta, SUPER AMARA Bera Beran eragina dituztenak behintzat, taldea atzo lanera itzuli zen Granollersera begira, non apirilaren 24n jokutuko duen baina maiatzaren 29an, amaitu bitartean, alegia lehiaketak ez du etenaldirik izango.

Asteburuan Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek hiru norgehiagoka jokatu dituzte, bi garaipen lortuz eta porrot bakarra jasoz.

Hiru partida ofizial eta lagunartekoa asteburuan. Lacturale Bera Bera kadete nesken taldeak Ereintza Aguaplast izango du aurkari igandean 11etan Errenteriako udal kiroldegian. Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil mutilen taldeak, berriz, bertan behera gelditu ziren partidak errekuperatuko ditu Bidebietan, larunbatean 12,15etan Endika Harategia taldea izango du aurrean eta igandean, 12,15etan, Bidasoa Irun.