
Ordubetez Bidebietan gaur goizean entrenaldia burutu ostean, SUPER AMARA Bera Bera Hondarribiko Aeroportura abiatu da Autocares Davidekin Madriletik Kanariar Uharteetara iristeko. Gipuzkoarrek Guerreras Iberdrola ligaren zazpigarren jardunaldiari ekingo dio Telden Rocasaren aurka (21etan, bertako orduan, TDP) partidarik galdu gabe jarraitze aldera.

SUPER AMARA Bera Berako Tati Garmendiak iragarri du Nekane Terés, Renata Arruda eta Manuela Pizzo ez direla hurrengo denboraldiko plantillako partaide izango arrazoi ezberdinak tarteko.

SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligako txapelduna da Elche visitelche.com (30-20) gainditu duelako Josean Gascan, defentsa bikain bati esker eta erasoan hutsunea aurkitzen jakin duelako. Ligako zazpigarren titulua da donostiarrentzat 2013, 14, 15, 16, 18 eta 2020an urtetan ere lortu ostean.

Puntu batekin nahikoa da baina SUPER AMARA Bera Berak ligako txapelduna izan nahi du Elche visitelche.com taldea gaindituz, jakinda zaila izango dela baina gaitasuna duela ere bai. Jesús Escudero eta Jorge Escudero kantabriarrek zuzenduko duten norgehiagoka Josean Gascan ospatuko da (19etan, ETB4), publikorik gabe.