Alhaurín de la Torreko Kopan bezala, SUPER AMARA Bera Bera leku berean irauli egin da, Elche visitelche.com taldearen aurka oraingo honetan Telden Kopako finalerdietan, 26-28 (16-18, atsedenaldian) galduz, nahiz eta sentsazioak ezberdinak izan taldeak azken minutura arte borrokatu duelako.
Imanol Álvarez esan ohi du SUPER AMARA Bera Bera gainditzeko aurkariak ondo jokatu behar duela minutu askotan, gaur Rincón Fertilidad Málagak hori egin du baina donostiarren konstantziarekin talka egin du. Hortaz, SUPER AMARA Bera Berak Elche visitelche.com izango du aurrean finalerdietan (14etan Teledeporte) Teldeko XLII edizioko Kopan.
Matematikoki Guerreras Iberdrola 2020-21 Liga lortu eta ospatu ostean, SUPER AMARA Bera Berak beste erronka bat ezari du, Kopa irabaztea, Telden (Kanariar Uhartea) maiatzaren 21etik 23ra bitartean ospatuko dena. Horretarako, hasteko bihar ostiralean 16ean (Teledeporte), Rita Hernández kiroldegian, final-laurdenetan Rincón Fertilidad Málaga egungo txapelduna gainditu beharko du (Fernanda Espino eta Víctor Navarro, kanariarrak).