
Egun garrantzitsua biharkoa SUPER AMARA Bera Berarentzat, Europan urrian eta azaroan osatu beharreko ibilbidea ezagutuko duelako, izan ere, EHFk European Leagueko aurreneko bi kanporaketak zozketatuko du Vienako egoitzan (asteartea, 11etan).

SUPER AMARA Bera Berak 2021-22 denboraldiko Guerreras Iberdrola Ligako egutegia ezagutu berri du, izan ere Federazioko egoitzean egindako zozketaren arabera Handbol Sant Quirze igo berri den taldeari egingo dio bisita irailaren 11n eta Rocasa Gran Canariarekin amaituko du ibilbidea Telden maiatzaren 28an.

Bart egin da ofiziala. Brasleko Eskubaloi Federazioak Jorge Dueñas hautatzaileak 15 jokalariekin osatu duen zerrenda ezagutzera eman du, ondorioz, Adriana Cardoso eta Renata Arruda Tokioko Joku Olinpikoetan izango dira.