JAKINARAZPEN OFIZIALA
DONOSTIA BAIONA DONOSTIA NAZIOARTEKO MARTXA ZIKLOTURISTA ANTOLAKETA EZEZTATZEA, 2020-KO IRAILAK 27
Sentitzen dugu jakinaraztea, bizi dugun osasun-egoera kritikoa eta aldakorra dela eta, eta guztion segurtasuna bermatze aldera, 2020-ko Irailaren 27-an egitekoa zen DONOSTIA BAIONA DONOSTIA NAZIOARTEKO MARTXA ZIKLOTURISTA bertan behera utzi behar izan dugula. Gure indar guztiekin saiatu ostean, eta martxa aurrera ateratzen saiatu garen arren, azkenean ezin izan dugu aurrera jo.
Martxa burutu ahal izateko ilusioak, gure babesleen babesak eta kirolarekiko eta zikloturismoarekiko dugun grinak honaino eraman gaituzte. Beharrezko neurriak hartu genituen salbuespenezko egoerara egokitutako martxa bat bermatzeko, eta bagenekien ezohikoa eta zaila izango zela:
- Apiriletik Irailera atzeratu genuen froga, egoerak hobera egingo zuelakoan.
- Ahalik eta gehien erraztu nahi izan dizuegu data aldatzea eta ordaindutako zenbatekoa itzultzeko aukerak izatea.
- Proba egiteko protokolo bat prestatu eta agintariei aurkeztu genien irteera eta helmugako jende pilaketak saihestu, hornidura puntuetako antolakuntza, helmugako fluxuen antolaketarekin,…behar diren osasun-neurriak uneoro betetzeko eta pertsonen arteko distantzia bermatu ahal izateko.
- Udal eta agintari eskudunekin adostu nahi izan dugu ekitaldia egin ahal izateko behar diren baimenak lortzea.
Zirkunstantzien bilakaerak eta COVID-19-aren egoerari buruzko azken berriek erabaki triste hau hartzera garamatzate. Erantzunkizunari eta elkartasunari dei egiteko unea da eta osasun-agintarien aholkuak jarraitzekoa, guztion segurtasuna, zuena, laguntzaileena, bolondresena eta erakundeko antolaketa taldearena zaindu ahal izateko.
Antolakuntzatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen konfidantza eta ulermenagatik. Era berean, barkamena eskatzen dizuegu eta sentitzen ditugu aldaketek sortutako eragozpenak. Zikloturismoarekiko dugun grinaz gozatzen jarraitzeko eta lagun artean gehien gustatzen zaigunaz gozatzeko asmo bakarrarekin hartutako erabakiak izan dira. Baina aurten ez da tokatzen.
Ilusioaz espero dugu datorren urtean DBD martxa formaturik onenean egin ahal izatea, eta zuek guztiok bertan izatea, printzipioz 2021 urteko Apirilak 11-rako aurreikusia dugularik.
Aurten izena eman duzuenontzat, honako aukera hauek eskaintzen dizkizuegu:
1. Zure izen-ematea 2021 urtera pasatzea.
2. Zure izen-ematearen zenbatekoa berreskuratzea eta libreki Bera Bera Kirol Elkarteari zure izen-ematearen 5 €-tako laguntza ematea, froga antolaketan sortutako gastu eta galerei aurre egiteko. 2. Aukera honek DBD´2021 frogarako izen-ematean lehentasunezko erreserba bat izatea dakar.
3. Zure izen-ematearen zenbatekoaren %100-a itzultzeko eskatu.
Partaide guztiei e-mail bat bidali dizuegu aukeratu duzuen erantzuna guri bidaltzeko.
Hemen gaude behar duzuen guztiarako eta dagoeneko 2021-eko DBD martxa prestatzen hasiak gara!!
DONOSTIA BAIONA DONOSTIA LAN-TALDEA.
Dagoeneko dakizuen bezala joan den Martxoak 13-an, DBD martxako antolakuntzatik jakitera eman genizuen Covid-19-aren eraginez sortutako krisia eta aparteko egoeraren ondorioz, martxa bertan behera geratzen zela data berri batetara.
BERA BERA RTK ERTEA AURKEZTU DU EZINBESTEKO ARRAZOIENGATIK
Donostia. 2020.04.02.- Covid 19 eragindako osasun krisia dela kausa, Bera Bera RTk Aldi Baterako Erregulatzeko Espedientea (ABEE – ERTE) aurkeztu du 72 langileengan eragina izango duena, horien artean, klubeko langileak, Manteo kiroldegiko kudeaketa eta ekintzen garapenari helduta daudenak, eskola kiroleko begiraleak eta emakumezkoen eskubaloi taldeko 16 jokalari, entrenatzaile eta bestelako langileak.
DONOSTIA BAIONA DONOSTIA NAZIOARTEKO MARTXA ZIKLOTURISTA BERTAN BEHERA