XIX. DONOSTIA BAIONA DONOSTIA MARTXA ZIKLOTURISTA
KOMUNIKATUA
Bera Bera kirol taldearen izenean, proba honen antolatzaile gisa, honen bidez eta tamalez, aste hauetan agintariekin egindako gestioen ondoren, jakitera eman behar dizuegu APIRILA-K 11-RAKO AURREIKUSITA GENUEN DBD FROGA ATZERATUA GERATUKO DELA.
Ekitaldia behar bezala eta berme osoz antolatzeko, uste dugu oraintxe bertan erabaki zuzena hartu behar dela, nahiz eta oso gogorra izan. DBD, kirol-ekitaldi bat izateaz gain, ekitaldi sozial bat ere bada, eta, bertan, urtero elkartzen gara kirol handi honetaz gozatzen dugun pertsona guztiak. Horregatik, guztientzat egin behar da, mugikortasun-mugarik gabe, izena emanda dauden pertsonak mugatu edo kanpoan utzi beharrik gabe, eta parte-hartzaileentzako eta antolakuntzarako ahalik eta segurtasun-zerbitzu eta baldintza guztiekin. Baldintza horiek, gaur egun, ezin ditugu bermatu, eta, beraz, ezin gara arriskatu.
DATA BERRIA: Gure elkarteak 2021 –eko DBD martxa antolatu ahal izateko, 2021-eko irailaren 4a eskatu du data berri gisa (agintarien onespenaren eta baimenaren zain), data horretan egoera aldatu eta hobetuko delakoan.
Beraz, apirilaren 11-ko martxarako izena eman duten pertsona guztiek aukera hauetako bat aukeratu ahal izango dute:
1.- Izen-ematea indarrean mantentzea. Parte-hartzaileak dagoeneko izena emanda edukiko luke hasiera batean aurreikusitako data berrirako, 2021-eko irailaren 4-rako, eta ez du beste inolako kudeaketarik egin beharko.
2.- Izen-ematea aldatzea. Parte-hartzaileak iraila-ren 4-ko martxan parte hartzerik ez badauka, bere plaza aldatzeko eskubidea izango du, lagun, senide edo adierazten digun pertsonaren ordez,
3.- Izen-ematearen zenbatekoa itzultzea. Lehen bi aukeretako bat ere egin ezin duten pertsonek izen-emateko kuota itzultzeko eskaera egin ahal izango dute, eta kontu korrontean edo ordainketa egin zuten bisa berean ordainduko zaie (5 € izan ezik, kudeaketa-gastu gisa, probaren erregelamenduan adierazi bezala).
ERANTZUNAK: Honekin batera inprimaki bat bidaltzen dizuegu, zeuen erantzuna eta aukeratu duzuen aukera martxoaren 15-a baino lehen adierazteko.
DBD BIRTUALA ETA DBD BIRTUAL CHALLENGE – APIRILAK 11
Motibatuta eta sasoian jarraitzea nahi dugu; horregatik, aurten berritasun gisa antolatu dugun DBD BIRTUALA-ren 1. edizioan parte hartzea proposatzen dizuegu.
2 modalitate egongo dira:
- DBD BIRTUALA: Aukeratutako distantzia egin ahal izango duzu, atsegin duzun edozein lekutan.
- DBD BIRTUAL CHALLENGE: Proposatzen dizkizugun ibilbidea eta erronkak egin ahal izango dituzu, aplikazioan adierazitako ibilbide zein kontrol-puntuak igaroz.
DBD BIRTUALEAN IZEN-EMATEA DOAKOA izango da apirilerako izena emanda zeundeten guztientzat (nahiz eta bajan eman).
Gainera, iraileko DBD martxarako plaza mantentzen duzuenontzat, DBD BIRTUAL CHALLENGE frogan ere DOAKO izen-ematea izango duzue.
Laster mezu elektroniko bat jasoko duzue DBD BIRTUALA-ren jarraibide guztiekin. Zozketa, opari eta sorpresa asko prestatzen ari gara, parte hartzera animatzeko. Gustatuko zaizuela espero dugu!!
DBD martxa irailean egitea espero dugu. Inoiz baino gogo handiagoa dugu, eta, azkenean, ekitaldi hau ospatu eta gozatzeaz espero dugu.
Informazio gehiago, zalantzak edo beste edozein galdera egin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan
Mila esker guztioi zuen ulermen eta laguntzagatik proba honek aurrera jarrai dezan eta lagunarte onean zikloturismoaz gozatzen jarrai dezagun.
ESKERRIK ASKO!
Donostian, 2021-eko Otsailak 27
ANTOLAKUNTZAKO LAN TALDEA
DONOSTIA BAIONA DONOSTIA MARTXA ZIKLOTURISTA