Larunbatean ekainak 16 Bera Bera Eguna ospatu genuen bigarren urtez. Sekzio guztietako jokalari, familiar eta lagunek parte hartu zuten goizeko ekintzetan, bazkarian eta arratsaldeko gynkanan.
Goizean Zurriolako hondartzan Rugby, Eskubaloia eta Boleibolean aritu ziren. Saskibaloikoek aldiz Sagueseko “jaula”n partiduak jokatu zituzten eta Karate-ko lagunek Manteo kiroldegian egin zuten gurasoekin jolasean.
Eguerdian bazkaria dastatzeko 300 lagun baino gehiago elkartu ginen Manteo-ko Institutoan, paella edo hanburgesa aukeran.
Arratsaldean Bera Bera-ko Gynkana ospatu zen 28 talde parte hartu zuten eta Gros-en sakabanaturik zeuden 8 postetan aritu ziren leian. Azkenean saskibaloiko “Veteranas” taldea izan zen irabazle.
Egun osoan puzgarriak izan genituen Manteo-n eta eguerdian Haurralde Fundazioko lagunekin bat “Pintxo Solidarioa” izan genuen ere.
Mila esker denoi eta Gora Bera Bera!