Bera Bera

Select your language

Bera Bera kirol elkarteak indarkeriari aurre egiteko protokoloa eguneratu du.


Bera Bera kirol elkarteak lehentasunezko helburu estrategikoa du: kalitatezko zerbitzu baten eskaintzan arduratsua eta konprometitua izatea, aniztasunarekiko errespetuz, berdintasunean eta pertsona guztientzako seguruan.


Protokoloaren helburua klubaren ingurunean gerta daitekeen indarkeria detektatzea, jardutea eta prebenitzea da.


Protokoloa Bera Bera RT kirol elkartearen jardueran parte hartzen duten pertsona, adingabe, nerabe eta pertsona heldu guztiak babestera bideratuta dago. Arreta berezia jarriz beren eskubideak bereziki urratzen dituzten kolektiboetan, hala nola, emakumeak, nerabeak eta neskatoak indarkeria matxistaren aurrean. Kontuan hartu behar dira, halaber, generoa diskriminazio-ardatzekin lotzen duten beste indarkeria batzuk, hala nola arraza, klasearen jatorria, sentitutako genero-identitatea, sexu-orientazioa edo desgaitasuna, besteak beste.


INDARKERIAREN PREBENTZIOA BERA BERA RT Kirol Elkartea.

Laguntzaileak/Colaboradores