Gaur Donostiako udaletxean aurkeztu da bihar arratsaldean ospatuko den Binter Night Run lasterketaren lehen edizioa. Bertan, Bera Bera kluba probaren antolatzaileetako bat izango da.
Guztira 2.300 parte-hartzailek hartuko dute irteera biharko BINTER Night Run lasterketan.
Egingo diren hiru distantziak: 20:00h Milia Berde solidarioa ETIOPÍA UTOPIA, 20:45h 5k eta 21:45h la 10k.
Nabarmendu beharreko datua: emakumeen parte-hartzea %56koa da.