Bera Bera

Select your language

Dakizuen bezala, joan den larunbaterako, apirilak 2, aurreikusita zegoen eta antolatu behar genuen DONOSTIA BAIONA DONOSTIA MARTXA ZIKLOTURISTA bertan behera utzi behar izan genuen gure lurraldean, eguraldi aurreikuspenak zirela eta, ezarrita zegoen alerta laranja zela eta.

Martxaren 20.urteurrena ospatu nahi genuen eta dena prest egonik, hainbeste lan egin ondoren, pena eta atsekabe handiz, froga bertan behera uztea erabaki genuen alerta laranja egoerak parte-hartzaileentzat eta antolatzaileentzat ekar zitzakeen arriskuak zirela eta.

Baina tira, Covid-19 -ak zerbait erakutsi badigu da ezbeharren aurrean jarraitu beharra dagoela, eta hori egin dugu, segituan jarri gara agintariekin lanean buru belarri eta dagoeneko badugu 2022-KO DBD MARTXA antolatzeko DATA BERRIA: MAIATZAK 14.

Data berri honen antolaketa errazteko parte hartzaileek honako pausuak jarraitu beharko dituzue:

1. Apirilak 11 (data hau barne) baino lehen data berrirako zuen erabakia jakin arazi behar diozue antolakuntzari.

2. Erabaki hori guri jakin arazteko, zuen RockTheSport  INSKRIPZIOAN sartu behar duzue zuen lokalizatzailea eta EMAIL-arekin eta bertan eskeintzen dizuegun aukeretatik bat klikatu beharko duzue.

Honako aukerak ematen dizkizuegu:

- Data berrian parte hartzea (aukera hori klikatu edo ezer erantzuten ez baduzue)

- Bajan ematea eta diru itzulketa eskatzea (antolakuntza gastuagatik 5 € kobratuko dira)

- Bajan ematea baina ez da diru itzulketa eskatzen (kasu honetan DBD-ko maillot-a oparituko da, ekainean zuen etxean jasoko duzuelarik)

- Izen ematea beste pertsona bati uztea (aurrerago azalduko zaizue prozesua nola egin)

- Izen ematea 2023 urterako gordetzea

Bestalde, gelditzen diren plaza kopuruekin, datorren apirilak 12-an, Maiatzak 14-ko martxarako izen-emateak irekiko ditugu berriro ere. 

Mila esker zuen laguntza eta ulermenagatik!

Maiatzak 14-ean Donostian ikusiko dugu elkar!!

 

Laguntzaileak/Colaboradores