Bera Bera

Select your language

Irailaren 11n, asteazkena, 25 urte bete ziren Manteoko kiroldegia ireki zenetik.


Ordutik hona hiru pertsona aritu dira lanean denbora guzti honetan: Igor Etxeberria Manteoko kudeatzailea, Mariaje Zabala monitorea eta Josean Arizmendi, aldi honetan hainbat postutatik pasa dena.


Hainbeste urteko dedikazioa eskertzeko, Bera Bera klubak omenaldi txiki bat egin zien Fernando Diez klubeko presidenteak eta Iñaki Jauregi eta Jose Angel Rodriguez lehendakariordeek txapela emanez.


Ekitaldian instalazioko langile guztiak izan ziren, "familia" argazkia ateratzeko.

Laguntzaileak/Colaboradores