Gaur, irailak 11, 25 urte betetzen dira gure klubak kiroldegi hau inauguratu eta kudeatzen duenetik.
Uste dugu ospatzeko arrazoia dela eta Bera Bera Klubak eta Donostia Kirolak oso balorazio positiboa egin behar dugula 25 urte hauei buruz, izan ere, bere garaian Donostiako Udalak hiriko kirol-klubek zenbait kirol-instalazio kudeatzeko eredu baten alde egin zuen apustuak agerian uzten du funtzionatu duela.
Bera Berak ikusi du instalazio honen kudeaketak eboluzionatzeko eta hazteko aukera eman diola urte hauetan, bai egitura mailan, bai kirol mailan, gaur egun denera iritsi arte eta hazten eta hobetzen jarraitzeko itxaropenarekin.
Era berean, Donostia Kirolak ia kosturik gabeko udal-instalazio baten zerbitzua izan dezake, irabazi-asmorik gabeko kirol-klub batekin aliatu gisa, klub horrek bere kirol-proiektua finkatu eta hobetu ahal izan dezan, eta aldi berean, Donostiako kirola hobetzen delarik.
25 urte hauetan, kiroldegiko erabiltzaileei zerbitzu hurbila eta kalitatezkoa eskaintzeko ahalegina egin dugu, baita instalazioko espazioak eta zerbitzuak handitzeko eta hobetzeko ere, inbertsio handiak eginez. Jardueretan izena emandako 1.200 pertsona eta 600 pertsona baino gehiago ditugu, beraz, Grosen erreferentziazko instalazioa dela esan dezakegu.
Baina horretaz gain, batez ere klubaren egitura bera hobetu dugu, gaur egun garen horretara iritsi arte, 1.300 bazkide baino gehiagorekin, kirol-ekitaldi oso garrantzitsuak antolatzeko gaitasunarekin, elitean finkatutako SUPER AMARA bezalako talde profesional batekin eta titulu guztiak eskuratzeko aukerarekin, eta kluba 2 milio eta erdi euro inguruko urteko aurrekontu orokor bat izatera heldu delarik.
Baina, klub honetan beti bezala, ez gara honekin konformatzen, eta dagoeneko lanean ari gara hurrengo erronka eta proiektuetan, Donostiako Udalaren laguntzarekin aurrera eramatea espero dugun instalazioan.
-BeraBera MANTEO Kiroldegia Zuzendaritza-