Bera Bera

Select your language

Beste urte batez, eta dagoeneko 22 dira, Bera Bera Klubak Donostia Baiona Donostiaren edizio berri bat antolatu du.

Aurten 1367 parte-hartzaile izan ditugu.

2024. edizio honetarako eguraldia lagun izan dugu eta parte hartzaileek zein bolondresek egun polit batez gozatu ahal izan dute.

Arrazoi asko ditugu eskerrak emateko.

Lehenik eta behin noski, zuei, parte hartzaile guztiei, urtez urte gure martxan izena ematea erabakitzen duzuelako eta bide batez gure kirol elkarteko kirol atal ezberdinak laguntzen dituzuelako.

Bestetik, martxako babesle eta laguntzaile ezberdinei (ibilgailuak utzi, hornidura produktuak, materialak,..) beraiek egiten bait dute posible martxa antolatzea.

Eta azkenik, garrantzitsuenak, gure kirol elkarteko laguntzaile eta bolondres guztiak, guztira 200-tik gora, izugarria izan da. Zikloturismo atalak bere txirrindak egun batez utzi eta martxako bide gurutzeak zaindu eta seinalizazioa bikain egiten dute. Karate, errugbi, eskubaloia, saskibaloia, boleibola eta gainontzekoak, montaia, helmugako zerbitzu guztiak, kontsigna eta desmontai lan izugarria egin dutelarik.

Guzti honek motibatu egiten gaitu eta indarra ematen digu edizio berri bat prestatzen hasteko, hurrengo DONOSTIA BAIONA DONOSTIA!!

ESKERRIK ASKO!!

- Donostia Baiona Donostia Antolakuntza-

Laguntzaileak/Colaboradores