Lehen bueltako azken partidua jokatu genuen asteburuan. Hondarribiak azken partidua irabazi
zuen Eskoriatzaren aurka, horrek indarra eta konfiantza eman zion taldeari eta gainera, taldera
neska berri bat etortzeak asko lagundu die taldea osatzerako orduan. Guk gure lana eginez
partidua gurea izatea nahi genuen hasiera hasieratik baina ez genekien zerrekin aurkituko
ginen.
Neskek eskatutakoa hasieratik egin zuten, erasoan ausartak izanez eta defentsan
Hondarribiakoei gauzak zail jarriz 15-0 partziala egitea lortu genuen.
Bigarren laurdeneko lana berdina izatea nahi genuen, defentsan norberak bere lana egitea,
errebotea gurea izatea eta erasoan konfiantza izatea. (14-4)
Hirugarren laurdenean, lantzen ari garen defentsa berria egiteko aukera izan genuen. Ondo
etorri zitzaigun, hurrengo partiduari begira praktikan jartzeko. (14-8)
Azken laurdenean, erasoan erritmo falta sumatu zen. Defentsan aldiz, partidu osoan zehar
esandakoa egiteko gai izan ginen . (9-1)
Partidutik orokorrean, entrenatzailea pozik atera ginela azpimarratu nahiko nuke. Azken
partiduetan galdutako ausardia hori berriro berpiztu zelako eta jokalari guztiak egon zirelako
kontzentraturik lehen minututik bukaera arte.
Zorionak neskak!!!
Lanean jarraituko dugu, bigarren buelta hau indartsu hasteko!!!
Hurrengo partidua Manteo Kiroldegian, Ordiziaren aurka 10:30etan.
GU GERA GERA BERA BERA