Azken partidua gabonetako oporrak iritsi aurretik. Partidu zaia espero genuen, exigentea.
Horrela izan zen, partidu gogorra eta fisikoki asko eskatu ziguna.
Lehen bi laurdenetan lan txukuna egitea lortu genuen, egia da orain arte min egin ez diguten
akatsek partidu honetan egin zigutela. Horietako batzuk aipatuko ditut; defentsara azkar ez
jaisteak (balance defensivo) Iraurgikoei kanasta errazak sartzeko aukera asko eman
genizkien. Bestetik, aipatzekoa da ere defentsan gogor egon nahi izateak momentu
batzuetan prezipitatzea eragin zigula eta aurkariek “puerta atras” asko egin zizkigutela.
Hala ere, akats horiek konpontzen saiatu ginen eta deskantsura 2 puntuko aldearekin iristea
lortu genuen.
Hirugarren laurdenak erabakiko zuen partiduak noren alde egingo zuen. Ausardiaz eta
kontzentraturik atera nahi izan genuen baina hirugarren laurdenak min handi egin zigun.
Easoren aurkako partiduan bezala. Lehen bi laurdenetan sartu ez zizkiguten puntuak baino
gehiago sartu zizkiguten, 19 puntu. Hortaz ohartu behar garela argi dago eta deskantsuan
kontzentrazio puntu hori bilatu behar dugula bai edo bai.
Tiro libreena ere adierazgarria da, 22 tiro libre bota genituen eta 7 sartu. Horrek eragin zuen
partiduaren noranzkoa.
Laugarren denbora aldiz, irabaztea lortu genuen. Aipatzekoa, neskek ez zutela amore eman
bukaerara arte.
Azkenik, kronika honi bukaera emateko aipatu nahiko nuke partidu bat irabazteko guztion
ausardia beharrezkoa dela eta denok izan behar garela ausartak. Eta jokalari batzuk
gonbidatzen ditut erasoan ausartak izatera, ahal dute eta!
Orain Gabonak deskantsatzeko diren arren, guk entrenatzen jarraituko dugu bueltan orain
arte eman duguna baino gehiago emateko helburuarekin.
GU GERA GERA BERA BERA
9-12/5-4/7-19/12-11