Iritsi da bigarren garaipena
Eskoriatzara bidaia luzea, Igandea 9:30. Partidura lo sartzeko arrisku handiak zeuden baina
hasieratik argi utzi genuen, alperrik ez genuela bidaia luze hori egin eta hasieratik adi eta
gogotsu irten behar ginela zelaira.
Horrela izan zen, gure defentsa gogorrak ez zien Eskoriatzako neskei eroso erasotzeko
aukerarik eman. Guk, aldiz, azkartasunez eta korrika egin nahian saskiraketa errezak egiteko
aukera izan genuen lehen 5 minutuetan. Ondoren, Eskoritzako neskak defentsan asko itxi ziren
eta horrek zaildu egin zuen saskiraketa errez horiek sartzea. Gureak, baloiaren zirkulazio
azkarrak eginez lortu zuten defentsa mugitzea baina saskiraketak hurrunak zirenez kosta egin
zitzaigun saskiratzea. (2-12)
Bigarren laurdenean, neskak, lehenengo partiduan pasatakoaz konsziente izanik, gogor eta adi
atera ziren. Bagenekien, defentsa gogor mantenduz eta erasoan korrika eginez, gauzak ondo
joan zitezkeela. Baloia motel igoz gero, Eskoriatzaren defentsa itxiak zailtzen zuen gure erasoa.
(2-9)
Aipagarria da, neskak 20 minututan eginiko defentsak… Eskoriatzako neskek 4 puntu soilik
saskiratzea eragin zuela eta hori ez da erraza. Zorionak!
Hirugarren eta laugarren laurdenetan ez genuen hasieran eginiko lan berdina egitea lortu.
Hirugarren laurdena (4-8) eta Laugarrena (13-14). Laugarrenean, utsarte bat eskatu behar izan
nuen Eskoriatzakoak 30 minututan sartu ez zituzten saskiraketak sartzen hasi zirelako.
Egunero errepikatzen ari nintzaiena berriro ere partidu honetan azpimarratu behar izan nien.
Partidu bat 40 minutu direla eta ezin garela erlaxatu beti gehiago izan behar baitugu.
Zorionak neskak!! Lanean jarraitzera, hurrengo partidua gogorra izango baita baina ez
ezinezkoa.
GU GERA GERA BERA BERA
Hurrengo partidua, ostirala 20:00etan San Ignacion Easo Plagamaniaren aurka.
1-(2-12); 2- (2-9)= 4-21; 3- (4-8)=8-29; 4-13-14 (21-43)