Bera Bera

Select your language

Astea ez da guztiz ona izan, osteguneko entrenamendua ez baitzen aurreko asteko entrenamenduko maila berekoa izan. Intentsitate falta sumatzen zen, konfiantza falta.

Partiduarekin hasi aurretik, gertatutakoaz ohartu eta partiduaren hasiera gogotsu hastea eskatu genien. Argi geneukan, defentsan fin eta adi ibiliz,  erasoan arrakasta izango genuela.

Eta horrela eman genion hasiera, Bera Berako jokalariak gogotsu eta intentsitate handiz atera ziren zelaira aurkariari partiduaren garaileak izan nahi genuela erakutsiz. Lehen zatia (25-11) amaitu genuen.

Bigarren laurdenean aldiz, motelduta atera ginen, hasieran jarritako maila ezin mantendu. Defentsan akats asko eginez,  erasoan baloi asko galduz. (3-10)

Hirugarren laurdena oso parekatua izan zen, bagenekin EASOko jokalariak indartsu irtengo zirela zelaira eta partidua gurea izatea nahi bagenuen, bigarren laurden horri buelta eman behar genion.(13-14)

Defentsan eginiko akatsak, erasoan konfiantza ezak, partidua hasiera batetik gurea zen bezala ez sinisteak, laugarren laurdenera 6 puntuko distantzia txikiarekin iristera egin zigun.

Ondorioz laugarren zatian zegoen partiduaren erabakia. Entrenatzaileok, ez genekien taldea zer nolako jarrerarekin irtengo ziren zelaira, hasierako konfiantza horrekin edo konfiantza faltarekin.

Jokalariei azken laurdenena eskatutako bakarra, konfiantza eta konzentrazioa izan zen. Sufrituz baina lortu genuen garaipena.

Taldea aurrera doa, astero, partiduero, minuturo teknika berriak ikasiz. Lanean jarraitzera neskak!

Hori bai…. Aurreko astean jarritako entrenamendu maila altuak, ezin du beheraka egin… Beti pauso bat aurrera!!!!

ZORIONAK!!!

Hurrengo partidua, Azaroak 10, Igandea Areskoren aurka 9:30tan.

GU GERA GERA BERA BERA!!!

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores