Bera Bera

Select your language

Iritsi zen horrenbeste desio genuen denboraldia. Lehen partidua, lehen aldiz errendimendu mailan, urduri baina gogotsu aldi berean. Horrela sentitzen ziren jokalariak.

Ordizia, aurkari indartsua zela bagenekien baina guk gure lana eginez partidua gure egin nahi genuen.

Hasiera ez zen guztiz ona izan, Ordiziako jokalariak eroso sentitzen ziren erasoan eta guk ez genuen gure tokia topatzen. Mozketa errazak egiten zizkiguten eta puerta atras asko… Hutsartea eskatu eta bi gauza horiek zuzendu eta defentsan aurrera pauso bat ematea lortu genuen.

Defentsan erosoago sentitzeak erasoan kontzentratuago egotea eragin zuen eta jarraian bi triple saskiratzeak partiduari eusteko aukera eman zigun.

Ordiziaren defentsa itxiak, erasoan deseroso sentitzea eragiten zuen. Hilabete hauetan tiroan sartutako orduak, fruituak ematen hasi zen. Egunero errepikatzen diegun, norberaren tiroan izan beharreko konfiantza, berriro ere errepikatu eta baloia ondo mugituz urrutiko tiro asko saskiratu genituen.

Partiduak, hori eskatzen zuen… baloia azkar eta ondo mugituz saskiratzeko aukera zegoenean, ausardiaz jokatzea.

Hirugarren laurdena, berdinketa batekin amaitu genuen, 20-20. Laugarren laurdenean ikusiko zen nork lortuko zuen garaipena.

Ordiziakoak laugarren zatia gogotsu hasi zuten eta 5 minuturen faltan 6 behera gindoazen. Hutsartea eskatu, jokalariei partiduaren egoeraren berri eman,  jokaldi batzuk aldatu eta partidua irabazteko gogoz atera ginen zelaira.

Horrela izan zen, gogotsu eta konfiantzarekin atera eta partidua berdintzea lortu genuen. Azken minutuan aurretik jartzea lortu genuen, bi gora. Azken minutu horretan gure helburua baloia ez galtzea eta denbora azkar pasatzea izan zen.

Partidua geurea zen!!! Baina azken 5 segundoetan baloia galdu eta Ordiziakoek partidua berdintzeko aukera izan zuten azken erasoan. Mahaiak partiduaren amaiera markatu ostean, Ordiziako jokalari batek baloia jaurti eta saskiratu egin zuen. Epaileak ez zekien denboraz kanpo edo barne zegoen saskiratzea eta 4 minutuz pentsatzen aritu ondoren, barruan izan zela adierazi zuen. Guk eta ikusten ari zirenek argi ikusi genuen denboraz kanpo izan zela baina bizitza horrelakoa da, batzuetan horrelako injustiziak gertatzen dira.

Prorrogan, ez ginen gai izan partidua irabazteko.

Lanean jarraituko dugu, GOGOR NESKAK!!

Hurrengo partidua urriak 26, larunbata Manteo Kiroldegian Easo Orientatic-en aurka 10:30etan.

GU GERA GERA BERA BERA!!!

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores