Benetan zaila espero den denboraldi honetan, helburu nagusi eta argi bat dauka Bera Bera Albistur taldeak. Dena eman, zelaian hustu eta egin zitekeen guztia egin izanaren sentsazioarekin amaitu partidu guztiak. Lana horren ondoren garaipena lortzen bada, askoz obeto denontzat!!
Gaurkoan ez da horrela izan eta, partidua galtzeaz gain, sentsazio kaxkarrarekin amaitu dugu partidua. Jokalari batek amaieran esan duen bezela, "gehio egin genezakeen"
Denboraldi hasieran, erasoan, normaltzat hartu ditzakegun arazoei, akats eta galera askorekin, defentsan apatia, biguntasuna eta despiste ugari gehitzen badizkiogu, porrota zihurra da. Gaurkoan Hondarribiak erreztasun asko izan ditu. Ondo baliatu ditu eta garaipena erosoa lortu du (51-33)
Gaurkoa aztertzea tokatzen zaigu eta lanean jarraitu berriz ere gertatu ez dadin. Larunbatean partidu berri bat daukagu eta buelta emateko aukera berri bat
AUPA EKIPO!!!!!!!!!!!! LANA, LANA ETA LANA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
MARKAGAILUA LAURDENERO: 11-5, 16-12 (27-17); 10-13 (37-30) eta 14-3 (51-33 amaieran)
SASKLIRATZAILEAK: Marta (4), Esnal (7), Danna (6), Paula (0), Lur (5), Naiara (0), Nara (2), Nahia (0), Anne (2), Sara (2) eta Hannah (5)
HURRENGO PARTIDUA: larunbata, urriak 6, Benta Berrin 18.00tan, Atletico Sn Sn-ren aurka