Lehen porrota aurtengo denboraldian Bera Bera Albisturrentzat nagusi izan den Zast Zarautz taldearen aurka. Jokalari handiak dituen talde zarautztarra, ia jokalari guztiak elkarrekin dabiltzanak azken 3 urteetan, gaurkoan gehio izan da Benta Berriko kantxan
Bera Bera Albistur taldeak aurpegia eman du partidu guztian zehar. Atzetik izan bada ere partiduan guztian zehar, diferentzia txikietan mantendu da eta azken laurdenararte bizirik egotea lortu du. Azken 10 minututan diferentziak 10 puntutako esia gainditu du eta azkenean 41-56 emaitzrekin amaitu da partidua.
Donostiarrek minutu guztiak konpetitzeko erronka du aurtengoan, edozein izanda ere arerioa, Eta gaurkoan ere lortu duela esan behar. Geure akatsekin, batzutan ez sisnisteko modukoak, geure asmatzeekin, gauza politak eginez ere, taldea aurreraka doala bere jokoan garbi dago. Zer egin asko dago oraindik baina azaltzen duen jarrerarekin eta lanerako erakusten duen gogoekin, lortuko dugulakoan gaude. Aupa ekipo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
MARKAGAILUA LAURDENERO: 10-15, 7-9 (17-24); 13-13 (30-37) eta 11-19 (41-56 amaieran)
SASKIRATZAILEAK: Marta (6), Esnal ((6), Danna (0), Paula (0), Lur (7), Naiara (5), Nara (4), Nahia (7), Anne (2), Sara (2) eta Hannah (2)
HURRENGO PARTIDUA: Irailak 30, igandea, 17.45tan Hondarribin