Pausu bakarra falta zen. Garaipen bat soilik. Eta Bera Bera Grosek ez zuen aukera pasatzen utzi. Bigarren sailkatua zen Añorgari 59-36 irabaziz, emakumezko kadete partaidetza mailako Gipuzkoako txapeldun berria dugu, liga amaitzeko 3 ihardunaldi falta direnean. Ikaragarria neska hauek egindako denboraldia!!!!
Baina gauzak ez ziren errezak izan. Berez motza den plantilak, 9 jokalari bakarrik, arazo berria jasan behar izan zuen lesioen moduan. Lehenik Noa izan zen, ostiraleko entrenoan txorkatila bihurtu eta partidutik kanpo geratu zena. Eta partidua hasi ondoren, lehen jokaldian, markagailua oraindik hutsean zegoenean, Nara izan zen min hartu zuena. Honek ere txorkatila eta kanpora hau ere. Partidu guztia aurretik eta 7 jokalari bakarrik...
Baina a ze nolako 7 jokalari. Egindako lana ikusiz, 14 zirela zirudien!!! Oso zentratuta hasi zuten partidua eta bi saskiak dominatu ondoren, 20-6ko partziala lehen laurdenean. Lasaitasuna eman zuen diferentzia. Baita handitzea lortu ere. 25 puntutaraino iritsi zen (31-6) baina hortik aurrera gauzak okertzen hasi ziren zertxobait. Beroa, nekea, eta falta zitzaiguna, arazoak pertsonalekin bizpairu jokalarik. Eta, noski, aurrean, amore emango ez zuen Añorga talde sendoa.
Abantaila murriztea lortu zuen Añorgak eta 18ra jeitsi zenean iritsi zen hain beharrezkoa genuen atsedenaldia. Ideiak argitu, arnasa hartu eta berriz ere zelaira. Taktikoki aldaketa bat eginez, fisikoki zaindu nahiean, Bera Bera gai izan zen bigarren zati osoan markagailuan arriskurik ikusi gabe partidu amaierara lasaitasunez iristeko. Azkenean 59-36 eta helburua lortuta!!
Hortik aurrera festa eta ospakizunak!! Saltuak, besarkadak, irrifarrak eta malkoak, kamisetak, musika, "we are the champions"...eta beti gure ondoan egon diren gurasoei benetako eskertza adierazi beraiekin lortutakoa banatuz. ESKERRIKASKO DENORI!!!!!!!!!!!
3 ihardunaldi eta 2 partidu falta zaizkigu (hirugarrena aurreratu genueen eta jokatuta daukagu). Gauden egoeran ez da batere erreza izango intentsitatea eta jokoa mantentzea baina saiatuko garenik ez dezala inork zalantzan jarri
Amaitzeko, nire 9 borrokalariei oso oso arro nagoela beraietaz esan nahi diet. Benetako plazerra izan da beraiekin lana egitea oso jokalari eta pertsona handiak dira eta!!! ZORIONAK EKIPO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
MARKAGAILUA LAURDENERO: 20-6, 18-14 (38-20); 13-6 (51-26) eta 8-10 (59 - 36 amaieran)
SASKIRATZAILEAK: Marta (12), Danna (4), Paula (9), Lucía (3), Sara (4), Anne (6) eta Lur (21)
HURRENGO PARTIDUA: Igandea, maiatzak 13, 12.00tan Benta Berrin Hondarribiren aurka