Bera Bera

Select your language

Gaurko partiduaren helburua zein zen argi geneukan, izerdia ateratzea, korrika egitea al genuen neurrian eta defentsan lapurreta argiak egitea saskiraketan amaitzeko.

Partiduaren hasiera ez zen ona izan, betiko moduan, saskiraketa errazetan akatsak egon baitziren. Defentsan ere akats ugari, lapurketako aukera bilatu ezin ibili ginen eta horrela iritxi zen lehen zatiaren amaiera. (11-8)

Bigarren zatia hobera joan zen baina oraindik ere partidua ez zen gurea. 12 puntu besterik ez genituen sartu 10 minutuetan eta deskantsura 23-14, 9 puntuko aldearekin joan ginen.

Hirugarren zatiaren hasiera ez zen batere ona izan, berriro ere lokartuak geunden. Defentsan batez ere, akats ugari eta saskiraketa errezak egiteko aukerak utziz. (38-26) Horrela izan zen arren, laurdena irabaztea lortu genuen eta  12 puntuko aldea atera genien. Ez zen nahikoa guretzat eta laugarren zatia zen azken aukera partidua guztiz gurea izateko eta disfrutatzeko.

Horrela izan zen 20-8ko partziala egin zuten gure nexkek. Lana 11 jokalariena izan zen, oraingo partiduan denak bait zeuden partiduan sartuak. Nahiz eta akats batzuk nabarmenak izan eta hortaz ikasteko balio izan digun, azkenean partiduaz disfrutatzeko aukera izan genuen 24 puntuko aldea lortuz.

ZORIONAK NEXKAK!

Gu gera gera bera bera

 

MARKAGAILUA LAURDENERO: 11-8, 12-6 (23-14); 15-12 (38-26) y 20-8

(58-34)

SASKIRATZAILEAK: luke (7), Maddi (2), Eneritz (0), Inge (11), Arrate (10), Maria

(2), Nahia (0), June (10), Oihane (11), Enara (5), Elena (0)

Laguntzaileak / Colaboradores

Laguntzaileak/Colaboradores