Larunbata goizean, Monsen jokatutako partiduan, Bera Bera Gros taldeak garaipena lortu zuen bertakoak diren Inter taldea gainditu ondoren 34-64.
Lehen laurden parekatu baten ondoren (16-17), Interrek ezin izan zuen Bera Berak jarritako erritmoari eutsi eta amore ematen hasi zen. Atsedenaldian kanpotarrak nagusi diferentzia nabarmenarekin (19-35)
Bigarren zatian Bera Berak agintzen jarraitu zuen eta diferentzia handitzen joan zen. Azkenean, 64 puntu sartzea lortu ondoren, garaipena garbia Grosekoentzat.
Modu honetan, denboraldia amierara hurbiltzen ari den onetan, Bera Bera Grosek garaipen bat gehiago behar du txapeldun izateko edo eta, bigarren postuan dagoen Añorga taldeak, falta dituen 4 partiduetatik bat galtzea. Egoerak eskuragarri dagoela erakusten badu ere, lortu bitartean, lana seriotasunez egiten jarraituko dugu eta, larunbata onetan, lehen aukera baliatuz, txapeldun izaten saiatuko gera
Urte guztian egindako lanak bere frutua ematen ari da. Gauden egoeran egoteak ere, merito handiko gauza da. Azken pauso hori emateko gai bagera, zer esanik ez!!!
EUTSI EKIPO!!!! GOAZEN EKIPO!!!!
MARKAGAILUA LAURDENERO: 16-17, 3-18 (19-35); 11-21 (30-56) eta 4-8 (34-64 amaieran)
SASKIRATZAILEAK: MARTA (11), Danna (3), Paula (9), Lucía (8), Nara (10), Noa (2), Sara (0), Anne (8) eta Lur (13)
HURRENGO PARTIDUA: Maiatzak 5, larunbata, 16.00tan Benta Berrin, Añorgaren aurka