Defentsan lo geunden, ez ginen gai jokalari bakar bat ere gelditzeko. Guztiz
galduak aurkitu ginen hasieratik, ez genituen atakatzeko aukerak ondo
irakurtzen eta defentsan zer esanik ez. Aldaketak egin eta berdin jarraitzen
genuen jarrera aldaketarik eman gabe.. eta horrela iritsi zen lehen zatiaren
amaiera 13-4. Argi zegoen, zaia izango zela partiduari buelta ematea hasierako
sarrera ikusirik eta aurkariak zeintzuk ziren jakinik.
Ez dakit urduritasunak ziren edo zer zen baina jokalari gehienak konfiantzarik
gabe aurkitzen ziren. Kadete mailan jada konfiantza hori ezin dugu hain azkar
galdu, jakinik gainera aurkari horien aurkako aurreko partidua nolakoa izan zen,
gogorra. Oraingoa oraindik eta gogorragoa zela argi geneukan eta konfiantza
funtsezkoa zen partidu honetarako. Baita beste partidietarako ere, baino
honetarako hare gehiago.
Iritsi zen bigarren zatia. Atakean gure puntu fuerteak aurkitzen hasi ginen eta
horrekin batera gure konfiantza handitzen joan zen. Defentsa aldatu genuen,
itxiago jarri eta intentsitate maila handituz Ordiziakoek zailtasunak izan zituzten.
Hala ere bigarren zatia 12-11, berriero ere berain irabazi zuten.
Hirugarren zatian partidua irabazteko aukera izatea lortu genuen eta Ordiziak
guztiz nominatua zuen partidua gure izatea nahi genuen. (10-13)
Ahaleginak egin genituen eta markagailura hurbildu ere. Bukatzeko 2 minuturen
faltan 3 behera gindoazen baina azkenean ezin izan genuen partidua irabazi.
Esan beharra daukat arbitrajea ez zela lagungarria izan, ez zeukan kriteriorik
pitatzen zituen gauzekin. Baina bueno hori aurrera eramaten ere ikasi behar da
, honek gauzak zailtzen ditu baina gehiena gure esku dago.
Partidu honek erreflexionatzeko balio digu. Partidu amaieran esan bezala, 10ak
konfiantzarik gabe eta partidutik kanpo gaudenean ez da partidua irabazten.
Buruan izan behar dugu entrenatzailetatik hasita jokalari guztiak barne, batek
huts eginez gero denok huts egiten dugula eta hau guztien lanketa bat dela eta
ezin dugula hain konfiantza gutxirekin etorri partiduetara. Partidua aurrera
zihoan heinean, ikusi baitzen konfiantza geneukan momentutan partidua gurea
zela.
Azkenik, zoriontzekoa da arbitrajeari dagokionez nexkek izan zuten jarrera eta
baita partiduko momentu txar eta onetan elkar animatzeari ekion ziotela.
Aste honetan lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen hurrengo partidua
prestatzeko.
GU GERA GERA BERA BERA!
MARKAGAILUA LAURDENERO: 13-4, 12-11 (25-15); 10-13 (35-28) y 10-10
(45-38)
SASKIRATZAILEAK: luke (9), Maddi (0), Eneritz (0), Inge (3), Arrate (0), Maria
(7), Nahia (0), June (4), Oihane (9), Enara (6)