Garrantzi handiko garaipena lortu zuen atzokoan Bera Bera Gros talde kadeteak hirugarren sailkatua den Ointxe Arrasateren zelaian. Partidu hau ligako azken aurreko ihardunaldian programatuta bazegoen ere, aurreratua izan da eta atzo, igandea, jokatu zen Arrasaten
Bera Bera egoera zailean aurkeztu zen partidura, oporraldia izanik, entrenamendurik egin gabe esateko. Eta aurrean, partidu bateko diferentziarekin zegoen hirugarren sailkatua espero genuen. Gauzak beltz pintatzen zuen...
Baina Bera Bera txukun bat ikusi genuen ala ere. Partidu guztia dominatu zuen Bera Berak hain zuzen ere. Baina, esan beharra dago, azken markagailuak erakusten duen baino zailtasun handiagorekin.
Donostiarrak ondo zelairatu ziren eta seriotasun handiz ekin zioten neurketari. Etxekoek aldiz, huts asko egin zituzten eta, ondorioz, 2-13 laurdenaren amaieran
Bigarrengoan Bera Berak zailtasun gehiago izan zituen. Espero zitekeen moduan Ointxek errekzionatu zuen eta lau puntutara ere hurbildu ziren. Baina azken erreakzio bati esker, atsedenaldira 7 puntutako errentarekin iritsi zen taldea (14-21). Abantaila polita baino dena erabakitzeke
Hirugarren laurdena oso parekatua izan zen. Bi taldeak gogor ekin zioten eta 11-11 partziala eta gero, 25-32 markagailuan laurden baten faltan
Azken hamar minututan mentalki oso indartsu azaldu zen Bera Bera. Bate kokildu gabe, indartsu defentsan eta asmatuz erasoan, 7-21ko partziala lortu zuen. Modu honetan, egoera lasaiean iritsi zen partidu amaierara, garaipena gozatzeko denbora izan zuelarik
Baina ez dago festarako denborarik. Datorren igandean, lidergoan parekaturik daukagun Goierri taldeari egin behar diogu bisita. 2 taldeak, partidu bakarra galdu dutelarik, lidergoan bakarrik nor geratu dute jokoan. Zaila dela badakigu baina, bildurrik gabe goazela ere badakigu
MARKAGAILUA LAURDENERO: 2-13, 12-8 (14-21); 11-11 (25-32) eta 7-21 (32-53 amaieran)
SASKIRATZAILEAK: Marta (6), Paula (4), Lucía (14), Nara (8), Noa (3), Sara (2), Anne (6) eta Lur (10)
HURRENGO PARTIDUA: Apirilak 15, igandea, 10.45tan Urretxun Goierriren aurka