Lehen minututik nagusitasun osoa erakutsiz irabazitako partidu berri bat Bera Bera Gros kadeteentzat. Egindako lanari esker, baloi asko lapurtu dira eta saskiratze ereezak asko izan dira. Erritmo oso altuan jarritako lehen zatian, puntu asko lortu dira. Lehen laurdenean 23 izan dira eta bigarrengoan 30. Modu honetan, atsedenaldian 53-21 eta partidua guztiz erabakita
Bigarren zatiaren plantamendua diferentea izan da eta ez da hain ikusgarria izan. Baina jokoaren zenbait ikuspuntu diferenteak lantzeko balio izan du, Azkenean 78-41 eta, berriz ere, taldea zoriontzeko arrazoiak ikusten ditugu, daukan guztia ematen du eta. Eta nolako mailan gainera!!
Datorren aste buruko partidua aurrez jokatua dugunez, festan murgiltzea besterik ez zaigu geratzen. Ondo merezitako festarako aukera!!
GORA BERA BERA!! GORA DONOSTIA!!
MARKAGAILUA LAURDENERO: 23-11, 30-10 (53-21); 13-14 (66-35) eta 12-6 (78-41 amaieran)
SASKIRATZAILEAK: Marta (10), Danna (2), Paula (5), Lucía (23), Nara (6), Noa (2), Anne (6) eta Lur (24)