Hirugarren garaipena jarraian lortu du Bera Bera Albistur talde seniorrak eta, berriz ere, partidua guztiz kontrolatu ondoren. Oraingoan partidurik galdu gabe zegoen Aldapeta Summa gainditu du 60-32.
Lidergoan zegoen taldeak amore eman behar izan du oso sendo agertu den Bera Bera Albisturren aurrean. Defentsan lana bikaina eginez eta erasoan konfidantza handiz eta asko asmatuz, hasieratik abantailak izan ditu markagailuan. 18-7 lehen laurdenaren amaieran.
Kanpotarrek zonakako defentsa ipiniz saiatu dira egoerari buelta ematen baina, lehen 2 erasoak kendu eta, etxekoek oso ondo aritu dira zonakako defentsa hori erasotzen. Baloia oso ondo mugituz, saskiratzeko egoera erosoak aurkitu dituzte bai barrutik bai kanpotik. Defentsako lana maila altuan mantendu denez, abantailak gora egin beharra zeukan. Eta ala izan da. 31-11 atsedenaldian.
Abantaila ikusirik, 2. zatian erlajazioan ez erortzea izan da hurrengo helburua. Eta hau ere lortu da. Etxekoak bide berdinetik jarraitu dute eta Aldapetakoak, saiatu arren, ezin diferentziak murriztu. Bigarren zati honetan saskiratze txandatzea izan dela esan daiteke baina beti ere partidua kontrolatuz eta nagusitasun puntu bat mantenduz. Gauzak horrela, abantailak gora egin du azkeneko 60-32 emaitzara iritsi arte. Eta garrantzitsuagoa dena, berriz ere sentsazio oso onak!!
Denboraldi hasieran zalantzak izan zituen taldeak. Nahiko juxtu heldu zen zenbait arrazoi medio. Baina momentu honetan, zalantzak uxatu eta joko aldetik oso momentu gozoan aurkitzen da ekipoa. Daukan konfiantzarekin gainditzeko talde zaila bihurtu zaigu Bera Bera Albistur.
Eta hori erakusteko, hurrengo partidua aproposa izango da. Azkoitira bidaiatuko du, sei ihardunaldi ondoren partidurik galdu gabe dagoen Iraurgi talde liderraren aurka jokatzera. Burruka gogor hau gainditzeko gai izango ote da Bera Bera? Aste baten barru erantzuna...
MARKAGAILUA LAURDENERO: 18-7, 13-4 (31-11); 16-9 (47-20) eta13-12 (60-32 amaieran)
SASKIRATZAILEAK: Maite (0), Naroa (3), Oihana (2), Abad (17), Ane (15), Jone (7), Nora (0), Lide (4), Arnold (4) eta Irati (8)
HURRENGO PARTIDUA: Azkoitian, azaroak 25ean, larunbata, 18.00tan Iraurgiren aurka