Bera Bera Albisturrek ezin izan zuen Añorga gainditu minutu guztietan lana ondo egiten ez bada garaipena lortzea ezinezkoa dela erakutsi zuen partidu batean.
Etxeko taldea oso jarrera onarekin kantxaratu zen, gauzak ondo egiteko gogoz. Baina hasiera ez zen ona izan. Defentsa ezin ondo finkatu eta erasoan kamutz, lehen laurdena Añorgarentzat izan zen garbi 2-13 emaitzarekin
Bera Bera ez zen errenditu. Nortasuna erakutsi zuen eta lanean jarraitzeko asmoa. Defentsa obetu eta erasoan asmatuz, bigarren laurdena irabazi eta partiduan bizirik iritsi zen atsedenaldira 15-19
Hirugarren zatia berdinduta hasi zen. Defentsan sufrituz eta erasoan izerdi askorekin saskiratuz. Horrela 25. minutura arte. 21-24 emaitza zegoen markagailuan eta orduan Bera Berak akats barkaezinak egin zituen defentsan. Añorgak ederki baliatu zituen eta 0-9ko partziala lortu zuen. Aurretik egindako esfortzu guztia pikutara!!! Laurden honen amaieran 23-35 eta amorrua galanta!!
Nahiz eta azken laurdenean 6-0ko partzialarekin hasi, Añorga ez zegoen garaipeari ihes egiten uzteko. Ideiak oso garbi zituelarik, ondo kontrolatu zuen neurketa amaieraraino eta ondo merezitako garaipena eraman zuen Manteotik
Erasoan ezinean zabiltzanean (8/0 hirukoitzetan eta 10/2 TLetan), defentsan ustu beha zara eta ez genuen oraingoan hori lortu. Lanean jarraitu behar!!!
GOAZEN EKIPO!!!!!!!!!!!!!!!!!!
MARKAGAILUA LAURDENERO: 2-13, 13-6 (15-19); 8-14 (23-35) eta 9-9 (32-44 amaieran)
SASKIRATZAILEAK: Maite (0), Naroa (2), Oihana (0), Abad (9), Ane (3), Jone (4), Nora (0), Lide (2), Garaiko (4) eta Arnold (8)
HURRENGO PARTIDUA: Azaroak 4, larunbata, 20.00tan Manteon, Zarautzen aurka