Hasieratik amaieraino, SUPER AMARA Bera Berak Mecalia Atlético Guardés (26-33) menperatu du bi taldeek European Leagueri ekin aurretik Guerreras Iberdrola Ligako 9. Jardunaldiari dagokion partidan A Sangriñan jokaturikoa, minutu zailan kudeatuz.

Sei egunetarako maleta. Gaur goizean, SUPER AMARA Bera Berak iganderarte iraungo duen bidaiari hasiera eman dio Bidebietan, Galiza eta Errumania lotuko dituena, Guerreras Iberdrola Liga eta European League lehiaketak. Bihar asteazkena donostiarrak aurkari zuzen bati egingo diote bisita, Mecalia Atlético Guardés taldeari A Sangriñan 20,45etan (Jorge Escudero eta Jesús Escudero, kantabriarrak). Streaming

Issy les Moulineaux hirian Paris 92 taldearen aurkako partidan, bost minutu falta zirela, Maddi Aallak ezin izan zuen norgehiagoka borobiltzerik, orkatila bihurritu zuelako Flippesi egindako geldiketa batean. Segituan zeozer nabaritu zuen eta aldaketa eskatu zuen. Ostean egin dioten azterketetan eskuin orkatileko sindesmosiko lesioa ageri da, ondorioz sei asteetako epea finkatu zuten.