
Imanol Alvarezek agerraldia egin du gaur goizean Atticgo BM Elxen aurkako finalerdiko lehen partidaren balorazioa egiteko (larunbata 18,30 h. Teledeporte) eta argi utzi du “Kopako beste partida bat bezala hartu behar badugu ere, ez dugu Malagakoa bezalakoa biziko”.

Senior taldeak Palentzian izango ditu hitzorduak asteburu honetan eta harrobiko gainontzeko taldeek ere bai. Zazpì guztira, denak Gipuzkoako Koparen baitan. Etxean arituko dira infantilak eta kadete nesken taldeak eta etxetik kanpo, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete (Hernanin) eta jubenil (Hondarribian) taldeak eta baita ere Lacturale Bera Bera kadete (Beraun) eta jubenilak (Lezo).

9,30etan atera da Bidebietatatik autobusa Palentzia helburu, non asteburu honetan Zilarrezko Mailarako igoera jokatuko den. B sekztoan Bera Berak bat egingo du Palencia Turismo antolatzailearekin; BM Reconquista Vigo eta Flexol BM Granada taldeekin.

2013ko maiatzak 11. Guerreras Iberdrola Ligako azken jardunaldia. Bera Berari puntu bat balio zitzaion Castro Urdialesen pistan lehen aldiz Ligako txapeldun izateko denboraldi historiko bat borobiltzeko, Superkopa eta Kopa ere irabazi zituelako. Ikus bideoa.